Berriak

10 euskal garagardo artisau

Euskadiko garagardo artisauen ekoizpena eta merkatua asko handitu dira azken 10 urteotan. Gainera, gure herriko garagardogile artisauek berebiziko sona irabazi dute, ez soilik gurean, baiota gure mugetatik kanpo ere. Horietako askok nazioarteko sariak jaso dituzte eta dagoeneko beren ekoizpenaren zati bat mundu osora esportatzen dute. Ezagutzen al duzu zein den euskal garagardogile artisauen eskaintza? Artikulu honetan 10 aukeraren berri emango dizugu.

Garagardo artisauak probatuz gero, zaila da berriz ere industrialetara bueltatzea. Halaxe diote ekoizleek, bederen. Iindia Pale Ale, Imperial Stout, Sour Ale… Gustatu ala ez, bistakoa da garagardo mota hauek ez dutela inor uzten hotz. Batez ere zintzurretik behera isurtzen direnean. Hemen dituzu 10 euskal garagardo artisau.

BASQUELAND

Ben Rozzi eta Benjamin Matz estatubatuarrek 2013an ireki zuten Hernanin, euskal sukaldaritzaren mailaren pareko garagardoa artisaua egiteko asmoz. Estiloen tradizioari leial, osagai eta teknika onenak baliatzen dituzte kalitate handiko garagardoak egiteko. Gama nagusi bat dute eta horrekin batera edizio mugatuak egiten dituzte. Fabrikan dute taproomean dasta daitezke.a.

MALA GISSONA

2014an Iban Zabalak eta Manu Murillok Oiartzunen sortutako garagardotegia da. Izena «for ju Mala Gissuna» esalditik dator, hau da, «Zu gizon gaiztoa zara», XV. mendeko euskal eta islandiar baleazaleek komunikatzeko erabiltzen zuten hizkuntzan. Bi beer house dituzte Donostian, bata Gros auzoan eta bestea Antigua auzoan. “Garagardo zintzoa, ausarta eta bere balioekiko leiala” ekoizten dute.

BAIAS

Gorbeia mendiaren magalean, Oiardoko (Araba) baserri zahar batean hasi ziren 2007an Idoia Marañon eta Joselu López garagardoak egiten, Baias ibaiko ura erabilita. Prozesua erabat artisaua da, gehigarri edo kontserbagarririk gabea, eta ez dute garagardoa iragazten ezta pasteuritzatzen ere. Botilan hartzitzen da eta karboniko naturala du. Eslogana argia da: “Zoazen tokira zoazela, edan Baias”.

BIDASSOA

2014an abiarazi zuten Carlos Arrecubierta eta Iñigo Perezek garagardotegi hau Irunen. Arrecubierta mikrobiologian doktorea da eta New Yorken piztu zitzaion garagardo artisaua ekoizteko grina. Captain Lawrence Brewing Co.-rekin lankidetzan aritu ondoren, lantegia ireki, eta bere pasioetako batean aritzea erabaki zuen. Etengabe hazten ari da marka, garagardo berriak gehituz. Irungo taproomean beraien garagardoak batzen dituzte sasoiarekin aldatzen doan eskaintza gastronomikoarekin.

GROSS

Gros auzotik hartu badu ere izena, Donostiako Igara auzoan dute fabrika eta taprooma. 2013an zabaldu zituen ateak eta eskola berriko garagardoak egiten dituzte bertan. No Hops No Hope da beraien leloa: “lupulua da gure garagardoen izarra. Gure garagardo artisauen arima, mugiarazten gaituen motorra”.

BOGA

Bilboko zenbait zentro sozialean lehen litroak egin ondoren, bost lagunek garagardotegi bat zabaldu zuten 2014an Mungian. Garagardo multinazionalen monopolioari aurre egingo zion aisia eta ekoizpen alternatiba txiki bat eskaini nahi zuten. Lehengaiak eta bertako hornitzaileak lehenesten dituzte; ura, malta, lupulua eta legamiak dira gizartearekin eta ingurumenarekin konprometitutako garagardo hauen osagaiak. Horiez gain, esperientzi gastronomikoak ere eskaintzen dituzte.

OLAÑETA

Jose Luis, Pablo eta Iñigo Olañeta anaiak buru ditu Errenteriako mikrogaragardotegiak. Licorera Vasca enpresako arduradunek 20011n ekin zioten garagardo artisauak egiteari. 35.000 litro egiten dituzte urtean eta eskaintza iraunkorrari berritasunak gehitzen dizkiote urtero.

LAUGAR

Bost lagunek hobby bezala ekin zioten garagardoa egiteri, aspergarria iruditzen zitzaien garagardo industrialez betetako panorama aldatzeko. Autokontsumorako hasi ziren, gutxika hazten joan, eta 2014an modu profesionalean hasi ziren Gordexolan. Kalitatea lehenesten diote kopuruari. IPAren Euskadiko bertsioa egin dute: Laugar EPA. Garagardo ezagunenak eta esperimentalagoak dasta daitezke beraien fabrikako taproomean.

BYRA

Arabako Lautadan sortu zen zapore eta usain bereziak bilatzen dituen garagardozale familia batean. Garagardo artisaua egitea erabaki zuten, originaltasunari eutsi eta masan ekoiztuetatik bereizten dena. %100 naturala da gehigarri, kontserbatzaile eta egonkortzailerik gabea. Prozesua ezagutzeko aukera dago Langraiz Okan duten fabrikan egiten dituzten bisitetan.

DRUNKEN BROS

Pablo Malladak eta Mikel Muñozek 2013an martxan jarri zuten Bizkaian kokatutako garagardotegia, urtetako homebrewing eta ikasketa ordu askoren ondoren. Garagardo bereziak, desberdinak, egiten dituzte, mimoz eta pasioz. Horretarako eskura dituzten osagai onenak erabiltzen ditu, ukitu berezia emanez, izaera propioa eta kalitatezko garagardoak lortzeko. Zamudion dute taprooma.

Publikazio berriak

Laborategia
Sukaldea mahaia kolektiboa
Sukaldea
Sukaldea