MAMIA: mujeres que han transformado la gastronomía vasca liburua aurkeztu du
Gaur aurkeztuko da Mamia: mujeres que han transformado la gastronomía vascaliburua. Mantala Basque Gastronomyk garatutako proiektua da, Basque CulinaryCenterrek eta Hazi Fundazioak sustatuta. Euskal sukaldaritzak mugak gainditu ditu, eta inspirazio-iturri da gaur egun. Gastronomiahorrek, produktuaren garrantzian eta etengabeko berrikuntzan oinarritua, Euskadirenkultura-aberastasuna bultzatu du. Baina, gainera, errezeta tradizionalen bilduma apartak etaegokitzeko gaitasunak gure mugaz harago zabaltzen lagundu diote, eta gaur egun ereondare bizi-bizia da, emakumeek belaunaldiz belaunaldi ezagutarazi dituzten errezeteiesker. Liburuan bildutako berrogeita hamar emakumeek mamia jasotzen dute (hots, muina, funtsa),baina askoz ekosistema zabalago baten adibideak dira, ezinezkoa baita guztiak argitalpenbakarrean jasotzea. Orrialde hauetan, azken mendeko emakume gastronomorikeraldatzaileenetako batzuk bakarrik jaso dira, baina berrogeita hamar kontakizun hauekaitortza egin nahi diete euskal gastronomiako hainbeste sektoretan lanean jardun diren,orain diharduten eta gerora jardungo diren emakume guztiei.Liburuko protagonisten artean, hauek dira izen ezagunenetako batzuk: Berrogeita hamar(50) emakume protagonisten artean, hauek dira izen ezagunenetako batzuk: Elena Arzak(Arzak jatetxeko sukaldaria), Angelita Alfaro (sukaldari eta dibulgatzailea), Gabriela Uriarte(elikadura GU Nutrición-en), Mari Mar Churruca (Euskal Gastronomia Academiakopresidentea), Amaia Arguiñano (Bodega K5 upeltegiko burua), Luisa López (sukaldari,jantoki arduraduna, irakaslea eta gastronomía disenatzailea), Lourdes eta Carmen Martínez(Vitivinicola Martínez Zabala Taldeko jabe eta kontseilariak), Ana Vega (dibulgatzaile etakazetari gastronomikoa), Elena Romeo (Gastronomia Zientzietan doktorea), Lara Martín(sukaldari eta Bisubi Fundazioko presidentea) edo Pili Manterola (Iribar jatetxekosukaldaria). Sukaldariak, ikertzaileak, mahastizainak, dibulgatzaileak, eta baita abeltzainak, buztingileak,sagardogileak eta enpresaburuak ere: hainbat diziplinatan jardun dute, eta liburu honetakoistorioek lurraldeko aberastasun gastronomikoa islatzen dute, Basque Culinary Centerrekaberastasun hori ulertzen duen moduan: 360 graduko balio-kate bat, non profil profesionalaskotarikoak elkartzen baitira ondare paregabe bat osatzeko. Izan ere, euskal emakumeakbeti egon dira sukaldeetan, baina baita baserrietako baratzeak lantzen, artaldeak larreratzenedo sektore osoen garapena bultzatzen ere, eta funtsezko ekarpenak egin dituzte sustraieieusteko eta sukaldaritza-ondarea gordetzeko. Ekitaldian izango dira orobat AmaiaBarredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusia, Imanol ZubelzuMantalako koordinatzailea, eta euskal ekosistema gastronomikoko 200 lagun inguru.Amaia Barredok aitortu duenez, “gaur aurkezten dugun lana oso berezia da niretzat: gurehistoria maite duen euskal herritar gisa, lehen sektoreko ordezkari instituzional gisa etaemakume gisa. Mamiak gure historia gastronomikoaren testigantza jasotzen du, etaprotagonistei egindako omenaldia da: gure gastronomiaren arima izan diren –eta diren–emakumeei. Liburu honek gure memoria kolektiboa aberasten du, eta ekarpen guztiakberdin baloratzen dituen gizarte baterantz aurrera egiten jarraitzera bultzatzen gaitu”.Bestalde, Joxe Mari Aizegak adierazi duenez, “Euskal sukaldaritzaren inguruko ezagutzakez zituen oraindik aztertu bere figura garrantzitsuenetako batzuen historia pertsonal etaprofesionala; argitalpen honek istorio inspiratzaile batzuk jasotzen ditu, ekintzailetzaren,talentuaren, sormenaren, berrikuntzaren eta lan nekaezinaren erreferente garbiak guztiak ere, eta istoriook aukera ematen dute euskal gastronomiak azken hamarkadetan izan dueneboluzioa zuzen-zuzenean ezagutzeko”. Mantalan, Basque Culinary Center eta Eusko Jaurlaritzaren Hazi Fundazioa babesleditugularik, euskal gastronomia sustatzea eta garatzea da gure xedea. Gure lurraldearengarapen sektoriala bultzatzeko proiektu egokienen inguruan hausnartzen dugu etengabe.Etorkizunera begiratuko duten proiektuak bilatzen ditugu, gastronomiako eragileen artekosinergiak sustatuko dituztenak eta dagokien balioa emango dietenak mundu osoan ezagunaden abangoardiako produktu-sukaldaritzaren ezaugarriei.Horretarako, uste dugu funtsezkoa dela ezagutza: hots, euskal gastronomiaren ondareaulertzea eta haren berri ematea. Izan garena eta gaur egun garena kontuan hartuz baino ezdugu aurrera egingo gure lurraldeko gastronomia bultzatzen, tokiko mailan zein nazioartean,eta horrela eraikiko dugu etorkizuneko gastronomia. Izan ere, biharko jardunaren ildoakdefinitzeko, ezinbestekoa da gaur arte gertatutako guztia ulertzea.Planteamendu horren arabera, eta aztertu nahian zer ezagutza-mota sortu behar litzatekeengure lurraldeko gastronomiarako, konturatu gara emakumeak lider izan direla gastronomianbaina beren ekarpenak ez direla erakutsi orain arte, ez direla zabaldu, eta horrek hutsunebat utzi duela memoria kolektiboan. Hori kontuan izanik, beraz, ikuspegi horiek etagastronomia ulertzeko modu horiek geureganatu behar ditugu aurrera egiten jarraitzeko.Proiektua taxutuz joateko, Mantala ekosistema hausnarketa hori partekatzen hasi zen, etaHazi, Basque Culinary Center, kofradiak, Fecoga, Euskal Gastronomia Akademia,Euro-Toques, Bisubi Fundazioa, Jakitea, Gozoa eta Mahaia Kolektiboa elkarturik, izen-abizenak jartzen hasi ginen azkan hamarkadetan Euskadiko gastronomiari ekarpenesanguratsuenetako batzuk egin dizkieten protagonistei. Ahalegindu ginen diziplina etajardun askotako emakumeak aukeratzen, besteentzat ezagutza-oinarri ezinbestekoadirenak. Eta, horretaz gainera, sormen-, inspirazio eta integrazio-iturri ere badirenak.Argitalpen honetan, gastronomiaren esparru oso ezberdinetako 50 emakumek hartu dutehitza, baina beste hamaika kontakizun ere badira haienekin batera. Izan ere, liburukoprotagonistak berekin bat egiten duen ekosistema eta komunitate askoz zabalago batenordezkari dira. Espero dugu sortu dugun ezagutza aberasgarri izatea irakurleentzat, ezen, Mamia euskalgastronomiaren kontakizun ofizialean txertatuta, ezin baitiogu begi berekin begiratu euskalsukaldaritzari. Liburua dagoeneko eskuragarri dago euskaraz eta gaztelaniaz Elkar (banatzaile ofiziala) eta BCC Store.