Berriak

ArabaK0k sarea ehuntzen jarraitzen du Arabako produktuaren, lurraldearen eta sukaldaritzaren inguruan

Maiatzaren 4an, ArabaK0 kolektiboa berriro elkartu zen, hilero bezala, Arabako ekoizleen eta proiektuen lana gertutik ezagutzen jarraitzeko, sukaldarien arteko loturak indartzeko eta lurraldean sare gastronomiko sendo bat eraikitzeko helburuarekin.

Jardunaldia Javier Muruaren proiektua ezagutuz hasi zen, IMURU trufa naturaleko patea egiten duen ekoizlea. Lehen geldialdi horretan, produktu berezi horren atzean dagoen lana eta egiteko modua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan genuen.

Ondoren, taldea Quesería Moraita gaztandegira joan zen, Laguardian. Bertan, Alicia Gonzálezek bere proiektuaren historia eta egunerokoa partekatu zituen. Bisitaren ostean, parte-hartzaileek gazta dastaketa eta maridajeaz gozatu zuten The One Wineren eskutik, produktua, lurraldea eta ardoa esperientzia berean lotuz.

Goizeko bisitak abiapuntu hartuta, ondorengo bazkarian Cristian Solanak, El Puntidoko sukaldariak, eta Juan Garcia Coresesek, Restaurante El Dólarrekoak, lau eskutako bazkaria prestatu zuten. Jardunaldian bizitakoan inspiratutako proposamena izan zen, Arabako sukaldaritza eta bertako produktuaren aukerak balioan jarriz, elkarlanetik abiatuta.

Amaitzeko, Ander Abaituak, Aroma de Abeja proiektutik, hiru ezti mota ekarri zituen dastatzeko. Produktu berak, ingurunearen, loratzearen eta erleen lanaren arabera, izan dezakeen aberastasuna eta aniztasuna partekatu zituen taldearekin.

Hileroko topaketa hauek ArabaK0ren bidearen parte dira: lurraldeko eragile gastronomikoen artean entzuteko, trukerako eta elkarlanerako espazioak sortzea. Helburua argia da: Arabako sukaldari, ekoizle eta proiektuen artean komunitate aktibo bat eraikitzea, Arabako gastronomia barrutik pentsatu, indartu eta proiektatzeko.

ArabaK0k ideia partekatu batekin egiten du aurrera: lurraldea hobeto ezagutzea, indar handiagoz kontatu, sukaldatu eta proiektatu ahal izateko.

Publikazio berriak

Sin categoría Arabako
Sin categoría mahaia kolektiboa
Sin categoría
Sin categoría Berria eta Mantala hitzarmena
Sin categoría gastro gaztea
Sin categoría etxetik ipuin bilduma
Sin categoría