Berriak

Aretxabaletan bada tomaterik

Gastronomiazko Euskal Anaiarteak uda amaieran Aintzinako Tomate Barietateen Erakusketa eta Txapelketa antolatu zuen Donostian. Bertan, bertako tomate ezberdinak izan ziren ikusgai, hala nola Pikoluze eta Loidi. Baina guztien artean irabazle bat suertatu zen, eta hori Aretxabaleta izenekoa izan zen. Izan ere, hemen ere bada tomatea.

Tomatea Amerikatik Europara ekarri zela denok dakigu, baina 5 mendetan oso gure egin dugula ere bai, artoa edo patata bezala. Urte horietan guztietan, leku bakoitzean barietate ezberdinak landatu eta mantendu dira, eta Euskadin ere badira mordoxka bat.

Horien berri emateko antolatzen du Gastronomiazko Euskal Anaiarteak erakusketa eta txapelketa bat, eta Aretxabaletan ere tomatearen astea egiten da. Izan ere, debagoieneko herri honek barietate bati eman dio bere izena. Eta ez edonolakoari, Aretxabaletako tomatea munduko onenen artean dagoela esan baitaiteke.

Aretxabaletako tomatea desagertzear zegoen, baina herri horretako laborariekin elkarlanean berrezkuratu zen Koldo Zubizarretari esker. 2021eko abuztuaren 28an eta 29an Santa Cruz de Bezanan, Kantabrian, ospatutako Tomate Zaharraren Nazioarteko Azokan Espainiako onena izendatu zuten, eta munduko onenetako bat, nahiz. Hala ere, munduko onenaren sariak Errusiara eginn zuen bidaia, hango Tomate Horiari esker.

Aretxabaletako tomate arrosak (morea edo mozkorra bezala ere ezaguna denak) azal fina, hazi gutxi, haragi xamurra eta ehubndura krematsua ditu. Gainera, tamaina ona izan ohi du. Zaporeari dagoniokean, nahiko gozoa da, eta fruita honen garraztasuna orekatzen laguntzen du..

Produktua oso ezaguna egin da Gipuzkoako udalerri honetan, eta dagoeneko baratzeko produktu honi eskainitako astea ere antolatzen dute.  Bertan jardunaldiak eta txapelketa ospatzen dira, eskualdeko tomate onena eskuratzeko. Izan ere, Aretxabaletan bada tomaterik.

Publikazio berriak

Sin categoría
Sin categoría
Laborategia
Sukaldea mahaia kolektiboa