Berriak

Basa-Jan, basoko izakien jana

Euskal mitologian bada Basajaun izeneko izaki bat. Borondate onekoa da, basoko zaintzaile onbera. Inork baino hobeto ezagutzen ditu basoko animalia eta landareak. Gu guztiok zaintzeko bizi den gentil erraldoia da. Geure basoetan badira jangarriak diren hainbat landare. Basoko aranari basarana esaten zaio, eta sagarrari basaka. Bada, BCCInnnovation-ek BCCulinaryLAb egitasmoaren bitartez bultzatzen duen landare basati jangarriak aztertzen dituen egitasmoak Basa-Jan du izena.

Elikagai basatien ikerketa gure ingurunea ezagutzeko bidaia paregabea da. Askotan ez dakigu gure inguruan zenbat landare eta fruitu jangarri basati dauden, eta horietako asko oso gertu dauzkagu. Hori guztia aztertzeko jaio zen Basa-Jan izeneko egitasmoa, Basque Culinary Center-eko BCCInnovation eta BCulinaryLAB proiektuen baitan.

2017. urteaz geroztik, landare basati jangarrien katalogazio eta dokumentazioan ari da lanean Basa-Jan. Lan-ildo bat da, non botanikan adituak, janari teknologoak eta sukaldariak elkartzen diren, landare basatien aberastasunaz eta balio gastronomikoaz hitz egiteko.

Basa-Jan proiektuak estrategia berritzaileak aztertzen ditu, haien ezaugarri teknologikoetan oinarrituta landare basati jangarrien erabilera berreskuratu eta landare horien potentzial gastronomikoa ebaluatzeko.

Landareen atal zehatz batzuetan kokatutako konposatu bioaktiboak helburu teknologikoa duten elikagaiak prestatzeko erabil daitezke. Itxura, ehundura, mikroorganismoekiko erresistentzia, nutrizio propietateak eta abar hobetzeko balio dezakete.

Basa-Jan proiektuak basoak geure elikadurari zer eskaini diezaioken ikertu nahi du, ezagutza horri esker sukaldaritzan irtenbide berritzaile eta iraunkorrak eskaini ahal izateko.

Dagoeneko, ikerketa hauetan oinarrituta zenbait errezeta osatu dituzte Basa-Jan proiektuaren baitan. Besteak beste, kaparra eta mihilu menierra, karduen lore-gatzarekin egindako krema eta tomate entsalada, intsusa eta mihilu laktiko tartarra, osin pasta eta ondutako lupia.

Publikazio berriak

Sin categoría
Laborategia
Sukaldea mahaia kolektiboa
Sukaldea