Berriak

Basque Culinary Centerrek euskal diasporako gazteekin jardunaldi gastronomikoa antolatu du, Gaztemunduri Ateak Ireki programaren baitan

Mantala Basque Gastronomyk, Basque Culinary Centerrek euskal gastronomia bultzatzeko duen proiektuak, euskal diasporako 50 gazte hartu ditu, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Gaztemunduri Ateak Ireki programaren baitan. Jardunaldiak euskal gastronomiara hurbiltzeko aukera praktiko eta hausnartua eskaini du, lurraldeari, produktuari, transmisioari eta identitateari lotutako adierazpen kultural gisa ulertuta.

Gaztemunduri Ateak Ireki euskal diasporako gazteei zuzendutako programa da, Euskal Etxeekin lotura duten 18 eta 35 urte bitartekoei. Programak Euskadin prestakuntza-egonaldiak eskaintzen ditu euskal kulturaren hainbat esparruren inguruan, hala nola musika tradizionala, dantza edo gastronomia. Testuinguru horretan, Basque Culinary Centerrek jardunaldi espezifiko bat antolatu du euskal gastronomia balioan jartzeko eta parte-hartzaileei haren gako batzuk hurbiltzeko.

Eguna Getarian hasi da, bertan parte-hartzaileek gertutik ezagutu ahal izan dute paisaiaren, arrantza-jardueraren, tokiko produktuaren eta kultura gastronomikoaren arteko harremana, Aitor Arregi, Elkano Jatetxeko chefaren eskutik. Ondoren, taldea Basque Culinary Centerrera joan da, euskal gastronomiaren oinarriei, bilakaerari eta kultura transmititzeko tresna gisa duen eginkizunari buruzko saio teoriko batean parte hartzeko. Saio teoriko hori Javier Riverok, Tolosako Ama Jatetxeko chefak, eman du.

Jardunaldiak arratsaldean jarraitu du sukaldaritza-tailer praktiko batekin. Bertan, gazteek euskal gastronomiako hainbat plater adierazgarri prestatu dituzte sektoreko profesionalen eskutik. Javi Riverorekin, Tolosako Ama Jatetxekoarekin, txipiroiak tintan prestatzen ikasi dute; Macarena Ordialesekin, Zumaiako Idoia Ardotegikoarekin, marmitakoa sukaldatu dute; eta Anelore Lasarekin, Donostiako Erre Jatetxekoarekin, pantxineta egin dute. Tailerrean landutako errezetak Euskal Etxeetan gero partekatu eta errepikatu ahal izateko aukeratu dira, euskal kultura gastronomikoaren transmisioa Euskal Herritik harago ere sustatzeko.

Topaketa arratsaldean egindako elaborazioak partekatzeko askari batekin amaitu da. Esperientziak diasporako gazteen eta euskal kulturaren arteko lotura indartzeko aukera eman du gastronomiaren bidez, memoria, identitate eta belaunaldien arteko zubi gisa ulertuta.

“Nire euskal sustraiekin berriro konektatzeko aukera ematen dit. Eta horrela, kulturari buruzko guztia ikasi ahal izatea; eta ikasten dudana Argentinara eraman, han ere erakutsi eta partekatu ahal izateko” Felipe Conde – Necoechea Euskal Etxea

Publikazio berriak

Sin categoría Arabako
Sin categoría mahaia kolektiboa
Sin categoría
Sin categoría mamia sariak
Sin categoría V. Euskal Gastronomiaren Topaketa
Sin categoría euskal gastronomia topaketa
Sin categoría Mantala Aldizkaria