Berriak

Basque Wine: Ardotik garagardora, eta tartean sagardoa

Lurralde urrutienetako ardoak edo auskalo nongo garagardoak eskaintzea euskal sukaldaritza tipiko-tipikoko menu batekin batera? Zer da hori? Guk ez dugu beste toki batzuetako produktuen kontra egingo; denoi gustatzen zaigu munduan barrena egiten dena probatzea. Baina uste dugu garrantzitsua dela gurea ere defendatzea, eta gure lurraldean ditugun askotariko gutiziak eskaintzea, kanpoko beste produktu batzuekin batera.

Txakolin-upategiak, Arabako Errioxako upategiak, sagardotegiak eta artisau-garagardotegiak ostalaritza-kanaleko salmenten oso mendekoak dira; beraz, bereziki eragin diete COVID-19arekin lotutako murrizketek. Batzuen salmentak % 40-60ko beherakada izatera iritsi dira. Egoera horri aurre egiteko, «Gure Ostalaritzan Basque Wine» programa abiarazi da. Helburua da Euskadiko edariak programari atxikitako establezimenduetan bultzatzea, kokatzea eta sustatzea.

«Gure Ostalaritzan Basque Wine» atxikipen-programa bat da; hori horrela, hala nahi duten ostalaritzako establezimenduak proiektuan sartuko dira eta beren bezeroei Euskadin ekoizten diren edarien sorta osoa eskaintzeko konpromisoa hartuko dute. Euskadiko edariak beren saltokietan lehentasunez kokatzeaz gainera, ostalariek beren aretoko eta barrako langileen bitartez produktuok preskribatzeko eta hori gauzatzen dela kontrolatzeko konpromisoa hartuko dute.

Hona hemen ostalaritzaren konpromiso zehatzak:

  • Euskadiko Basque Wineren edarien sortako lau kategorietako eskaintza izatea (Arabako Errioxa, Txakolina, Euskal Sagardoa eta Basque Beer).
  • Zerbitzu-eskaera generikoen kasuan (ardo ondu bat, txuri bat, beltz bat, sagardo bat, txakolin bat…), Basque Wineren eskaintzako edari-marka bat eskaintzea beti.
  • Edari-karta izanez gero, Euskadiko edarien eskaintza lehen orrian edo lehentasunezko orriren batean aurkeztea beti.
  • Basque Wineren eskaintza jendeak ikusteko moduko euskarrietan adieraztea.
  • Konpromisoak aurreko konpromisoak behar bezala gauzatzen direla kontrolatuko duten Mistery Guesten bisita ekar dezakeela onartzea.

Preskripzio-lan hori egiteko, HAZIk salduko diren edariei buruzko prestakuntza pertsonalizatua eskainiko du, eta aurretik erabakitako bezeroari saltzeko argudioak garatuko ditu. Zehazki, aretoko langileek edo zerbitzariek preskripzio aktiboa egingo dute, bai eta bestelako merkataritza-gaiak ere.

Prestakuntzarako, bideokonferentzia bidezko prestakuntza-ikastaroen eskaintza garatuko da, prestakuntza-pilulen bidez; horietan, saltzeko eta preskripzio aktiboa egiteko uneari buruz hitz egingo da. Gainera, kontsumitzailearen portaerari buruzko datuak emango dira, ardo-aukeraketari dagokionez eta «sommelierra eskura» zerbitzua eratzeari dagokionez, hain zuzen ere, karta bat sortzeari, joera berriei, urtaldi berriei, maridajeei eta abarri buruzko zalantzak argitzeko. (6 zerbitzu-ordu astean).

Oraingoz, 265 establezimenduk egin dute bat ekimenarekin. Proiektuan parte hartu nahi duten tabernek eta jatetxeek Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako elkarteengana jo behar dute edo, zuzenean, HAZIrengana.

Publikazio berriak

Sin categoría
Sin categoría
Laborategia
Sukaldea mahaia kolektiboa