Berriak

Elikadura 4.0, gaurko irtenbideak eta biharko beharrak

Eusko Jaurlaritzak eta HAZIk antolatuta “Elikaduraren balio katea 4.0 – Gaurko irtenbideak eta biharko beharrak” izenburupean ikastaro bat antolatu zuten joan den udan. Ondorio bezala, ondokoa azpimarratu zuten: Elikagaien sektorean teknologiaren, bizkortasunaren eta lankidetzaren arteko oreka lortzea funtsezkoa da merkatuko eskari berriei aurre egiteko.

Elikadura 4.0. Hitz potoloak dirudite, eta akaso halaxe dira. Baina Euskadiko sektore ezberdinak ahalegin handiak egiten ari dira beren lan moldea errealitate berrietara egokitzeko. Zer esan nahi ote du, bada, Elikadura 4.0 kontzeptuak?

Donostian egindako ikastaroan, adibide praktikoen eta esperientzien bidez argitu zuten zeri deitzen zaion Elikadura 4.0: Nekazaritzako elikagaien industria eta ustiategiei aplikatutako sentsorika, abereen geoposizionamendua eta hesi birtuala, produktu eraldatuak egiteko 4.0 soluzioak, intsumoen optimizazioa, nekazaritzako eta basogintzako teledetekzioa eta monitorizazioa, haragiaren eta arrantzaren eraldaketa-kateko blockchain edo mahastizaintzaren sektoreko Big Data aukerak. Alegia, esaldi batean laburbilduz, teknologiak eskaintzen dituen aujkerak erabiltzea lehen sektoreko prozesuen onurarako.

“Gure produktuen lehiakortasunean aurrera egiteko funtsezkoa da Euskadiko elikaduraren balio kate osoaren integraziorako ekintzailetza teknologikoa sustatzea eta sektore arteko lankidetzako dinamika adimendunak diseinatzea”. Halaxe adierazi zuen Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek. Gaineratu zuenez, “kate-begiek elkarri abangoardiako estrategien berri emanez gero, kate osoa hobeto kokatuko da merkatuan, irtenbideak aurkitzeko batuko da eta erronka berriei aurrea hartuko die. Ekoizpena, industria eta banaketa lankidetzan aritu behar dira”.

Trebakuntza ekintza honetako partaideek hainbat irtenbideren berri izan zuten, datuen digitalizazio adimenduna lortzeko eta tresna teknologiko berriak prozesu osoan sartzeko, landatik hasi eta kontsumitzailearengana iritsi harte. Teknologia hauen, ekoizpen-prozesuen bizkortasunaren eta sektoreko eragileen lankidetzaren arteko oreka lortzea funtsezkoa da, merkatuko eskariei eta elikagaien kalitate eta segurtasun arloko betebeharrei aurre egiteko.

Eraldaketa digitalak nekazaritzako elikagaien sektoreari eskaintzen dizkion abantailen berri eman zuten bertan, aberastasuna eta enplegua sortzeko sektore estrategikoa izaki.

Ikastaroan zenbait teknologia aztertu ziren, hala nola IoT (Internet of Things), adimen artifiziala edo big data edo blockchain-a. Guztiak ere prozesuen eraginkortasuna eta baliabideen erabilera errazteko teknologiak dira, erabakiak hobeto hartzeko, errentagarritasun handiagoa eta arrisku txikiagoa izateko eta merkatuen krisiei eta eskariei aurrea.

Elikadura osasungarria eskaintzeko gai izango den etorkizun sektoriala lortzera bideratuta dago lan hori guztia, elikagaien segurtasuna eta animalien ongizatea modu jasangarrian bermatzeko; baliabideak eta energia modu eraginkorragoan erabili eta klima-aldaketa arintzeko; eta landaguneetako ekonomia indartzeko. Elikaduraren balio kate adimenduna, negozio-eredu berria sortuko duena, kate-begi guztien artean informazioa probesteari esker produktuari balioa eman eta etengabeko berrikuntza lortu ahal izateko.


Publikazio berriak

Sin categoría
Sin categoría
Laborategia
Sukaldea mahaia kolektiboa