Iaz ezin izan ziren banatu 2019ko Euskadi Gastronomia Sariak, pandemiaren ondorioz. Beraz, joan den urriaren 26an entregatu ziren. Sariak Eusko Jaurlaritzak eman ditu Euskal Gastronomia Akademiak proposatuta, eta sarituen artean euskal sukaldaritzaren alorreko eragile ezagun ugari daude.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak zuzendutako ekitaldian euskal gastronomiaren aurpegi ezagun ugari bildu ziren, zuhurtziak agintzen duen bezala musukoaz estalita egon arren antzematen zirenak.
Eusko Jaurlaritzak emandako aitorpenez gain, ekitaldi honetan 2019ko Euskal Gastronomia Akademiaren Berezko Sariak ere banatu ziren.
Irabazleen hitzaldietan, Covid-19ak eragindako pandemia eta osasun krisiak kaltetutako ostalaritza sektorearen omenezko hitzek garrantzi berezia hartu zuten.
Irabazleen zerrenda honakoa da:
Euskadi Gastronomia Sariak
Jatetxe jaberik onenari “Euskadi” Gastronomia Saria:
Sergio Ortíz de Zarate Jauna. Zarate Bilboko Jatetxea.
Jangela zuzendaririk onenaren “Euskadi” Gastronomia Saria:
Stefania Giordano Anderea.
Kazetari lanik onenari “Euskadi” Saria:
Sergio Errasti Guinea Jauna
Argitarapenik onenari “Euskadi” Gastronomia Saria:
“Rutas y restaurantes con encanto de Gipuzkoa” Josema Azpeitia, Ritxar Tolosa eta Txusma Pérez Azaceta jaunek idatzia.
Euskal Gastronomia Akademiaren Berezko Sariak
José María Busca Isusi” Saria (Euskal gastronomiarekin zerikusia duen elkartea edo pertsona)
Ja(ki)tea elkartea.
“Manuel Llano Gorostiza” Saria: (Ardoaren kulturarekin erlazioa duen norbanako, elkarte edo instituzioa)
Ardoaren Museoa Dinastía Vivanco
“Luis Irizar” Saria (Irakaskuntzari):
CIFP Hostelería-Ostalaritza LHII – Galdakao (Galdakaoko Ostalaritza Eskola)
“Juan José Lapitz” Saria (Produktua):
Gipuzkoako Erlezain Elkartea
“Academia Vasca de Gastronomía” Aparteko saria:
Federico Pacha Goikoetxea (Orona Fundazioa eta Chillida Leku)