Berriak

Euskal Gastronomiaren Topaketa, etorkizuneko erronkei begira

Euskal Gastronomiaren Topaketak sektoreko arlo desberdinetako ordezkariak bildu zituen Basque Culinary Centerren, elkarrekin hausnartzeko, etorkizuneko gakoak detektatzen saiatzeko eta dagoeneko finkatuta dagoen ekosistema horren berritzea bultzatzeko.

Basque Culinary Centerreko zuzendari Joxe Mari Aizegaren, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Raúl Pérez Iratxetaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendari Iker Goiriaren agurrak amaitu ondoren, aurkezle lanak egin zituen Mantalako koordinatzaile Imanol Zubelzuk Alaia Martin bertsolariari eman zion hitza. Proiektu honi izena eta irudia ematen dion “mantala”ri jarri zizkion bertsoak.

Lehen hizlariak Pedro Subijana eta Elena Arzak izan ziren. Euskal Sukaldaritza Berritik abiatuta, “oraindik ere dirauen txinparta” elkarrekin gauza elkarrekin gauza gehiago lortuko zituztelakoan. Subijanak azpimarratu zuen guztiak direla “beharrezkoak” eta “elkarlanean aritzeko ardura” dutela, beti hobetzeko asmotan. Arzakek eskerrak eman zizkien “euskal gastronomia Euskadin eta munduan zabaltzeko funtsezkoa” izan zen mugimendu horretan parte hartu zutenei, eta nabarmendu zuen ate asko irekitzeaz gain, “eboluzionatzen jarraitu zutela eta haiekin eboluzionarazi gaituztela”.

Telmo Rodríguez enologoak gogorarazi zuen iraultza hura bizitzeko zortea izan zuela, baina ardoak ez zuela eraldaketa hori behar bezala egin; egoera hori aldatu egin da gaur egun. “Ardoaren mundua, sukaldea bezala, aldatu egin da eta askoz kosmopolitagoak gara”; zehazki, “Araba herrialdeko ardorik onenetako batzuk ekoizten ari da”. Gainera, gazte asko ”gauzak oso ondo egiten ari dira”.

Tradizioari helduta, Getariako Elkano Jatetxeko Aitor Arregik gastronomiaren balio materiagabeez hitz egin zuen. Balio horiei beste ikuspegi bat eman behar zaie, hala nola, itsasoarekin lotura eta Historian zehar izan diren elkartrukeez, itsas bidaietan iritsi ziren elikagaiez…

Bestalde, Jakitea elkarteko lehendakari Xabier Zabaletak elkarrengandik ikasteko deia egin zuen, euskal gastronomia “sukaldaritza aberatsagoa” izan dadin eta “gure sustraiak inoiz itzal ez daitezen” elkarlanean aritzeko. Era berean, digitalizaziorantz eta jasangarritasunerantz joateak duen garrantzia azpimarratu zuen. Gastronomiak ere badu alde gozo bat, Lorena Gómezek heldu zion horri. Gozoa elkarteko lehendakariak ikusgarritasun eta errekonozimendu handia behar duten artisau hauen ekarpena goraipatu zuen. “Jaka daramagu, baina ez gaituzte chef-tzat hartzen”, azpimarratu zuen.

Edozein mahaitan ezinbesteko osagairen bat badago, hori ogia da. Juanma Oribe okin eta Euskadiko urrezko mamia arduratu zen berataz. Okintza errotik aldatu da eta atzera egiten ari da tradizioak berreskuratzeko. “Lehengai naturalagoak erabiltzera eta prozesu artisauagoak erabiltzera pasatu gara”. Egileen prestakuntza hazi egin den bezala, “bezeroek ogiaren kultura gero eta handiagoa dute eta kalitatea bereizten dakite”.

Hitzaldiei amaiera emateko, Mitxel Ezquiaga kazetariak gidatutako solasaldia egin zuten. Bertan, Julen Baz, Nagore Irazuegi eta Itziar Insaustik sektorearen erronka premiazkoenei buruzko gogoetak partekatu zituzten. Irazuegik aldarrikatu egin zuen “alde humanoa jateko beharraren gainetik” baita aretoko profesionalen papera ere, horiek baitira establezimenduekiko leialtasuna sortzen dutenak. Baz sukalderaino sartu zen eta bere lanbidea balioetsi zuen, “bizimodu bat, ez lan bat”, poztasun asko ematen dizkion “erokeria” polit bat. Ildo beretik, Insaustik mahairik onenetan platerak janzten eta laguntzen dituzten ardoak ezagutzearen garrantzia azaldu zuen. “Ekoizleen lana duindu behar da”.

Jon Maiak bertsotan hausnartu zuen hizkuntzak eta sukaldaritzak duten loturaren gainean, eta ondoren, iritzi trukea Anais Iglesiasek zuzendutako work kafe batera eraman zen. Bertaratutakoek sektorearen egungo eta etorkizuneko erronkei buruz hitz egin zuten.

Basque Culinary Center-ek ekitaldia probestu zuen Juan Mari Arzak unibertsitate honetako Ohorezko Patrono izendatzeko, “proiektu honentzat ezinbesteko erreferentea”. Guille Viglionek Arzak markaren identitateaz hitz egin zuen, “lurralde honetako enbazadore honenetako bat”. Ideia horretan sakondu zuten Donostiako Alkate Eneko Goiak eta Bittor Orozek, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politika kontseilariak.

Oroigarria eman aurretik, Mikel Urdangarinek bi abesti abestu zituen. Kantariak azaldu zuenez, gaztetan sukaldari izan nahi zuen, baina baztertu egin zuten sukaldaritza-eskola guztietan, espediente onegia baitzuen sukaldaritzan aritzeko.

Bertan zeuden agintariekin, BCCko patronatuarekin, sektorearen egungo eta etorkizuneko profesionalekin, familia argazkia atera ondoren, topaketa Mahaia Kolektiboko sukaldariek eta ekoizleek prestatutako bazkari batekin amaitu zuten.

Mantalak antolatu zuen jardunaldia Mahaia Kolektiboa FECOGA, Jakitea Elkartea, Euskal Gastronomi Akademia, Euskal Gozogileak eta BCCrekin batera. Gipuzkoako Foru Aldundia, Hazi Fundazioa eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du, eta Insalus eta Euskaber enpresen laguntza.

Publikazio berriak

Laborategia
Sukaldea mahaia kolektiboa
Sukaldea
Sukaldea