Berriak

Gozozale orok ezagutu beharko lituzkeen euskal kutiziak

Edozein otorduren amaiera bikaina da postre goxo bat. Euskal gastronomiak plater ikusgarriak ditu, baita haiei itzalik egin gabe ahosabai onenak asetzeko maila duten gozoak ere. Gozogintza tradizionalaren zortzi ordezkari aukeratu ditugu, betikoak eta ibilbide luzekoak, historia berezi bat barnebiltzen dutenak. Gozo tipikoak eta ibilbide luzekoak, erregek ere ezpainak koipetzeko modukoak

KAROLINA

FOTO: ELSA LÓPEZ

Pastelak kremaz (edo koko kremaz) betetako hostopil oinarria eta mokodun merenge-kono bat du, alde batetik gorringoz eta bestetik txokolatez apaindua. Bilboko gozogile batek sortu omen zuen, eta alaba zikindu ez zedin, hostopilezko ohe bat jarri zion merengeari; neskatoari horrenbeste gustatu zitzaion, aitak pastela bere izenarekin bataiatu zuela.

GOXUA

FOTO: ADRIANASF96

Gasteizko postre enblematikoa. Egiletza eztabaidatu arren, tesi onartuenaren arabera, gozogile tradiziodun familia bateko kide den Luis Sosoaga izan zen sortzailea. Plater edo buztinezko kazola batean zerbitzatzen den gozoa da. Bertan, esnegaina, aldez aurretik mozkortutako bizkotxoa (urritutako brandy edo ron pixka batekin) eta krema geruzak tartekatzen dira eta gozokiarekin estali.

TEILAK ETA ZIGARROTXOAK

Joan den mendearen hasieran Tolosako gozotegietan hasi ziren egiten, eta denborarekin jatorrizko errezeta egokitzen joan dira, ezaugarri bereziak dituen produktu bihurtu arte. Almendrazko artisau-gozokiak dira, ehundura kurruskari gozoarekin. Sona handia dute Euskadin eta handik kanpo, bereziki estimatuak dira Tolosan Eceiza etxeak eta Gorrotxategi gozotegiak egindakoak.

SAN MARKOS OPILA

Argazkia: Oiartzun Gozotegia

Lehenengoak ore gainean arrautzak zituzten ogiak ziren, gerora, Izarra likorearekin aromatizatutako brisa orearekin prestatzen hasi ziren, piperrekin eta arrautzekin apainduz. Gaur egun, bizkotxo arrunt bat edo almendra irin zati bat izaten duena da, apaintzeko koloreztatutako elementuak, arrautza egosiak edo txokolatezkoak, eta txita hori bat izaten dute. San Marko egunaren inguruan prestatzen dira (apirilaren 25ean), eta Irunen eta inguruko beste udalerri batzuetan ohitura da amabitxiek seme-alababitxiei oparitzea, ezkongabe dauden bitartean, beren adinarekin bat datorren arrautza kopurua dutela.

VASQUITOS Y NESQUITAS

Euskadiko gozotegi ezagunenetako batean, Gasteizko Confituras Goya, 1920ko hamarkada amaieran sortutako bonboiak. Vasquitoek laukizuzen forma dute eta laranjazko praline ilunez eginak daude, barruan fruitu lehorrak dituztenak. Nesquitek, forma bera dute, eta ensedun pralinez eta fruitu lehorrak dituzten toffeez eginak daude. Kutxa metaliko ezagunean saltzen dira.

PANTXINETA

Pantxineta, puff pastry cake with pastry cream decorated with almonds and icing sugar, traditional Basque Country dessert made without lactose

Otaegui etxeko espezialitatea, Donostiako klasikoenetako bat. Kremaz betetako hostopila bat da, almendraz hautseztatua, eta bero dastatzea gomendatzen da. Ospe handiko tarta da, 1915. urte inguruan sortua eta Donostiako gastronomian postre klasiko gisa geratu dena.

ARTOPILA

Jatorriz arto-opilak ziren, baina errezetatik arto-irina baino ez du gorde. Madalenen oso antzekoak dira, handixeagoak eta zanpatuagoak, eta oreak mahaspasa eta fruta konfitatu zati txikiak ditu. Ez daude salgai, Durangoko Udalak San Fausto jaietan banatzen ditu eta herriko gozotegiak txandakatu egiten dira haiek prestatzeko.

ALFONSINOAK

2006an desagertu zen Hueto e hijos gozotegiko espezialitate tradizionala. Alfontso XIII.a erregea fondantez bustitako bizkotxo hauen zalea zen, eta haren omenez Alfonsinos izena jaso zuten.

Publikazio berriak

Laborategia
Sukaldea mahaia kolektiboa
Sukaldea
Sukaldea