Berriak

Iñaki Lopetegiren omenezko gastronomia argazki lehiaketa

Iñaki Lopetegi Agerremedia tolosako argazkilariak gastronomiaren alorrean egindako lana ezagutzera emateko helburuarekin, Mantalak 2021eko Gabonetara begira argazki lehiaketa bat abiatu du “I. Iñaki Lopetegi Gastronomia Argazki Lehiaketa” izenburupean. Garai honetan ospatuko diren bazkari eta afariak probestuz, Mantalak parte-hartzaileak beren argazkiak sare sozialetan argitaratzera bultzatu nahi ditu, orotara 1.000 €ko balioa duten 3 sari irabazteko aukera izateko.

Iñaki Lopetegi (1961-2021) argazkilari tolosarra bat izan zen eta bere lana neurri handi batean argazkilaritza gastronomikoan garatu zuen. Mantalak argazkilari eta TBko kamerariak egindako lana aitortu nahi izan du bere izena daraman lehiaketa bat abiatuz. Lopetegik euskal gastronomiari ekarpen garrantzitsua egin zion bere ibilbide profesionalean produktu, plater eta sukaldariak iruditan islatuz.

Lehiaketako parte-hartzaileek euskal gastronomiaren testuinguruan argazki bat atera beharko dute eta sare sozialetara eraman (Facebook eta/edo Instagram). Argazkiek euskal gastronomiaren ezaugarriak islatu beharko dituzte ikuspegi global batetik begiratuta.

Epaimahaia Mantalako entitate kolaboratzaileetako ordezkariek osatuko dute, eta haiek erabakiko dute zeintzuk izango diren argazki irabazleak haien originaltasun, sormen eta kalitateari erreparatuta. Irabazleak 500 €ko saria jasoko du, bigarren sailkatuak 300 € eta hirugarrenak 200 €.

Argazkiak urtarrilaren 24ra arte argitaratu ahalko dira, eta egun horretan parte-hartzea itxi eta epaimahaikideak bilduko dira erabakiak hartzeko. Ondoren irabazleen izenak jakinaraziko dira eta sarien banaketa egingo da.

Parte hartzeko baldintzak ondokoak dira

Parte-hartzeko epea: 2021/12/24etik 2022/01/24era.

Lehiaketaren helburua euskal agstronomiaren testuinguruko argazki gastronomiko bat argitaratzea da. Horretarako parte-hartzaileek argazki bat atera beharko dute, Mantala Basque Gastronomy jarraitu Facebook eta Instagram-en eta sare sozialetan argazkia argitaratu Mantala etiketatuz.

Sarietako bat irabazteko aukera izateko ondokoa egin beharko da.

  1. Mantala Basque Gastronomy jarraitu.
  2. Lehiaketan aurkeztu nahi diren argazkiak argitaratu lanaren izena adieraziz eta Mantalaren erabiltzaileak etiketatuz/aipatuz.
  3. #mantala traola gaineratu.

Parte-hartzaile bakoitzak bidalitako argazkiek ondoko ezaugarriak bete behar dituzte:

  • Euskal gastronomia islatzen duen irudi bat izan behar dute, ikuspegi global batetik ulertuta.
  • Argazkiak txuri-beltzean edo koloretan izan daitezke, sakelako telefonoarekin edo kamera digitalarekin ateratakoak.
  • Argazki bakoitzak ez du izango 4 Megabyte (Mb) baino gehiagoko tamaina.
  • Edizio digitala baimentzen da baina ez manipulazioa, azken hau argazkiko elementu edo zatien ezabatzea edo gaineratzea bezala ulertuta.

Lehiaketan parte hartzeko epea 2021eko abenduaren 24an hasten da eta 2022ko urtarrilaren 24an amaitu.

2022ko urtarrilaren 24an epaimahaiak,argazkien sormen eta originaltasuna kontuan hartuta 3 irabazleak hautatuko ditu.

Lehiaketan parte-hartzeak baldintza hauen onarpena dakar. Mantalak lehiaketan parte hartzen duten argazkiak erabili ahal izango ditu sare sozialetan argitaratuz beti ere egilea aipatuz.

Epaimahaia Mantalako entitate kolaboratzaileetako ordezkariek osatuko dute. Ondoko sariak banatuko dira:

  • Lehen postuan sailkatutako parte-hartzailearentzako: 500€
  • Bigarren postuan sailkatutako parte-hartzailearentzako: 300€
  • Hirugarren postuan sailkatutako parte-hartzailearentzak: 200€

Publikazio berriak

Laborategia
Sukaldea mahaia kolektiboa
Sukaldea
Sukaldea