Berriak

Jakiteak urteko proposamen gastronomiko tradizional onenak saritu ditu

Jakitea elkarteak urteroko topaketa egin du abuztuaren 9an Adunako Zabala sagardotegian. 200 lagunetik gora elkartu ziren bi urteko etenaren ondoren. 2009an sortutako elkartearen helburua euskal sukaldaritza tradizionala indartzea, sektorea bultzatzea eta bertako produktuak sustatzea da.

Pandemia arte urtero sukaldaritza tradizionalaren ordezkari onenak aitortu dituzte, horregatik, abagunea baliatu dute 2022ko sariak banatzek. Aurten bi aintzatespen gehitu dituzte, kazetaritza saria eta kalitatezko jatetxe onenari saria, Mikel Corcuera eta Juan Manuel Garmendiaren izena daramatenak, hurrenez hurren; hildako bi Jakiteako sortzaile eta profesional handien omenez.

Sarituen zerrenda:

  • Jakitea Elkarteko jatetxeari saria: Arantxa Agirrezabala, Kattalin Erretegia (Beasain)
  • Koktel tradizionalari saria: Ivan Alvarez Campesino, Donostipotri koktela, La gintoneria donostiarra (Donostia)
  • Pintxo tradizionalari saria: Hegazti kroketak, Bar Urkabe (Donostia)
  • Plater tradizionalari saria: Tripakiak, Sergio Humada, Restaurante Txitxardin (Lasarte-Oria)
  • Jatetxean euskararen erabilera, presentzia eta indartzeari saria: Sarasua erretegia (Orio)
  • Ibilbideari Saria: Irizar familia (Donostia) eta Maria Pilar Izagirre Sukia, Bittor jatetxea (Ataun)
  • KM0, Bertako produktuarekin lan egiten duen jatetxeari saria: Araneta jatetxea (Zestoa)
  • Mikel Corcuera kazetaritza saria: Catherine Marchand (La Semaine du Pays Basque)
  • Juan Manuel Garmendia saria, kalitate gorena eta produktu onena darabilen jatetxeari sari nagusia: Asier Landa, Landa jatetxea (Mendaro). Sariarekin batera, Landak elkarteko jakatxoa jaso zuen Xabier Zabaleta Jakiteako presidentearen eskutik.

Ekitaldia amaitzeko dastaketa egin zuten Zabala Sagardoak, Kaiku Km0, Zergoxo Banaketak, Bodegas Mitarte, Bodega K5, La 18/70 cerveza, Quesos Azkarra, Kosta Aroa, Lumagorri, Basatxerri, Kon-takto, Baserria Km0 eta Rafa Gorrotxategi enpresen bertako produktuekin.

Publikazio berriak

Laborategia
Sukaldea mahaia kolektiboa
Sukaldea
Sukaldea