Berriak

MAMIA: mujeres que han transformado la gastronomía vasca liburua aurkeztu du

Gaur aurkeztuko da Mamia: mujeres que han transformado la gastronomía vasca
liburua. Mantala Basque Gastronomyk garatutako proiektua da, Basque Culinary
Centerrek eta Hazi Fundazioak sustatuta.


Euskal sukaldaritzak mugak gainditu ditu, eta inspirazio-iturri da gaur egun. Gastronomia
horrek, produktuaren garrantzian eta etengabeko berrikuntzan oinarritua, Euskadiren
kultura-aberastasuna bultzatu du. Baina, gainera, errezeta tradizionalen bilduma apartak eta
egokitzeko gaitasunak gure mugaz harago zabaltzen lagundu diote, eta gaur egun ere
ondare bizi-bizia da, emakumeek belaunaldiz belaunaldi ezagutarazi dituzten errezetei
esker.

Liburuan bildutako berrogeita hamar emakumeek mamia jasotzen dute (hots, muina, funtsa),
baina askoz ekosistema zabalago baten adibideak dira, ezinezkoa baita guztiak argitalpen
bakarrean jasotzea. Orrialde hauetan, azken mendeko emakume gastronomorik
eraldatzaileenetako batzuk bakarrik jaso dira, baina berrogeita hamar kontakizun hauek
aitortza egin nahi diete euskal gastronomiako hainbeste sektoretan lanean jardun diren,
orain diharduten eta gerora jardungo diren emakume guztiei.
Liburuko protagonisten artean, hauek dira izen ezagunenetako batzuk: Berrogeita hamar
(50) emakume protagonisten artean, hauek dira izen ezagunenetako batzuk: Elena Arzak
(Arzak jatetxeko sukaldaria), Angelita Alfaro (sukaldari eta dibulgatzailea), Gabriela Uriarte
(elikadura GU Nutrición-en), Mari Mar Churruca (Euskal Gastronomia Academiako
presidentea), Amaia Arguiñano (Bodega K5 upeltegiko burua), Luisa López (sukaldari,
jantoki arduraduna, irakaslea eta gastronomía disenatzailea), Lourdes eta Carmen Martínez
(Vitivinicola Martínez Zabala Taldeko jabe eta kontseilariak), Ana Vega (dibulgatzaile eta
kazetari gastronomikoa), Elena Romeo (Gastronomia Zientzietan doktorea), Lara Martín
(sukaldari eta Bisubi Fundazioko presidentea) edo Pili Manterola (Iribar jatetxeko
sukaldaria).  


Sukaldariak, ikertzaileak, mahastizainak, dibulgatzaileak, eta baita abeltzainak, buztingileak,
sagardogileak eta enpresaburuak ere: hainbat diziplinatan jardun dute, eta liburu honetako
istorioek lurraldeko aberastasun gastronomikoa islatzen dute, Basque Culinary Centerrek
aberastasun hori ulertzen duen moduan: 360 graduko balio-kate bat, non profil profesional
askotarikoak elkartzen baitira ondare paregabe bat osatzeko. Izan ere, euskal emakumeak
beti egon dira sukaldeetan, baina baita baserrietako baratzeak lantzen, artaldeak larreratzen
edo sektore osoen garapena bultzatzen ere, eta funtsezko ekarpenak egin dituzte sustraiei
eusteko eta sukaldaritza-ondarea gordetzeko.


Ekitaldian izango dira orobat AmaiaBarredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusia, Imanol Zubelzu
Mantalako koordinatzailea, eta euskal ekosistema gastronomikoko 200 lagun inguru.
Amaia Barredok aitortu duenez, “gaur aurkezten dugun lana oso berezia da niretzat: gure
historia maite duen euskal herritar gisa, lehen sektoreko ordezkari instituzional gisa eta
emakume gisa. Mamiak gure historia gastronomikoaren testigantza jasotzen du, eta
protagonistei egindako omenaldia da: gure gastronomiaren arima izan diren –eta diren–
emakumeei. Liburu honek gure memoria kolektiboa aberasten du, eta ekarpen guztiak
berdin baloratzen dituen gizarte baterantz aurrera egiten jarraitzera bultzatzen gaitu”.
Bestalde, Joxe Mari Aizegak adierazi duenez, “Euskal sukaldaritzaren inguruko ezagutzak
ez zituen oraindik aztertu bere figura garrantzitsuenetako batzuen historia pertsonal eta
profesionala; argitalpen honek istorio inspiratzaile batzuk jasotzen ditu, ekintzailetzaren,
talentuaren, sormenaren, berrikuntzaren eta lan nekaezinaren erreferente garbiak guztiak ere, eta istoriook aukera ematen dute euskal gastronomiak azken hamarkadetan izan duen
eboluzioa zuzen-zuzenean ezagutzeko”.

Mantalan, Basque Culinary Center eta Eusko Jaurlaritzaren Hazi Fundazioa babesle
ditugularik, euskal gastronomia sustatzea eta garatzea da gure xedea. Gure lurraldearen
garapen sektoriala bultzatzeko proiektu egokienen inguruan hausnartzen dugu etengabe.
Etorkizunera begiratuko duten proiektuak bilatzen ditugu, gastronomiako eragileen arteko
sinergiak sustatuko dituztenak eta dagokien balioa emango dietenak mundu osoan ezaguna
den abangoardiako produktu-sukaldaritzaren ezaugarriei.
Horretarako, uste dugu funtsezkoa dela ezagutza: hots, euskal gastronomiaren ondarea
ulertzea eta haren berri ematea. Izan garena eta gaur egun garena kontuan hartuz baino ez
dugu aurrera egingo gure lurraldeko gastronomia bultzatzen, tokiko mailan zein nazioartean,
eta horrela eraikiko dugu etorkizuneko gastronomia. Izan ere, biharko jardunaren ildoak
definitzeko, ezinbestekoa da gaur arte gertatutako guztia ulertzea.
Planteamendu horren arabera, eta aztertu nahian zer ezagutza-mota sortu behar litzatekeen
gure lurraldeko gastronomiarako, konturatu gara emakumeak lider izan direla gastronomian
baina beren ekarpenak ez direla erakutsi orain arte, ez direla zabaldu, eta horrek hutsune
bat utzi duela memoria kolektiboan. Hori kontuan izanik, beraz, ikuspegi horiek eta
gastronomia ulertzeko modu horiek geureganatu behar ditugu aurrera egiten jarraitzeko.
Proiektua taxutuz joateko, Mantala ekosistema hausnarketa hori partekatzen hasi zen, eta
Hazi, Basque Culinary Center, kofradiak, Fecoga, Euskal Gastronomia Akademia,
Euro-Toques, Bisubi Fundazioa, Jakitea, Gozoa eta Mahaia Kolektiboa elkarturik, izen-
abizenak jartzen hasi ginen azkan hamarkadetan Euskadiko gastronomiari ekarpen
esanguratsuenetako batzuk egin dizkieten protagonistei. Ahalegindu ginen diziplina eta
jardun askotako emakumeak aukeratzen, besteentzat ezagutza-oinarri ezinbestekoa
direnak. Eta, horretaz gainera, sormen-, inspirazio eta integrazio-iturri ere badirenak.
Argitalpen honetan, gastronomiaren esparru oso ezberdinetako 50 emakumek hartu dute
hitza, baina beste hamaika kontakizun ere badira haienekin batera. Izan ere, liburuko
protagonistak berekin bat egiten duen ekosistema eta komunitate askoz zabalago baten
ordezkari dira.


Espero dugu sortu dugun ezagutza aberasgarri izatea irakurleentzat, ezen, Mamia euskal
gastronomiaren kontakizun ofizialean txertatuta, ezin baitiogu begi berekin begiratu euskal
sukaldaritzari.

Liburua dagoeneko eskuragarri dago euskaraz eta gaztelaniaz Elkar (banatzaile ofiziala) eta
 BCC Store.

Publikazio berriak

Laborategia
Sukaldea mahaia kolektiboa
Sukaldea
Sukaldea