Proiektuak

Mantala Sarea

PROIEKTU GASTRONOMIKO BAT DUZU ESKUARTEAN?

MANTALA-SAREA euskal aholkulari profesionalen lehen sare kolaboratiboa da. Gure helburua gastronomiarekin zerikusia duten proiektuak sortzen eta garatzen ari diren gazteei laguntza eskeintzea da. 

Sukaldaritzaren abenturan murgiltzen diren pertsona ekintzaile guztiei aholku emateko, borondatez denbora eskaintzen duten sektoreko profesionalez osatutako laguntza-plataforma da.

Gure gastronomiak gaur egun dituen erronken artean, hauek nabarmentzen dira: ekonomia sozial eraldatzailearen garrantzia, gazteen proiekzioa eta hauen garapen profesional egokiaren beharra. Jasangarritasuna, etorkizuna eta proiektu berrien bultzada dira sukaldaritzaren panorama indartsuago baten oinarriak finkatzeko ardatz nagusiak.

Mantalaren ikuspuntutik, Euskadiko gastronomiaren garapen jasangarri hori komunitate bateratuago bat sortu eta ondo prestatu eta aholkatutako profesionalak hezitzean datza.

Sukaldaritzaren eta elikaduraren bilakaera logiko eta zuzenak kohesio handiagoa behar du jardunean dauden profesionalen eta etorkizuneko proiektuen garapenaren artean. Horretarako, funtsezkoa da momentuko gastronomiaren eragile nagusien eta lekukoa jaso nahi duten guzti horien arteko lankidetza sustatzea.

Bakarrik azkarrago joan gaitezkeelako, baina elkarrekin urrutiago iritsiko garelako.

ZER ESKAINTZEN DUGU?

Gastronomiari eta negozio berri baten garapenari buruz dakitena partekatzeko gogoa duten esperimentatutako profesionalen sare bat jartzen dugu laguntza behar duen edonoren eskura.

Profesional hauen laguntzari esker, ekintzaileen proiektu gastronomikoak abiarazten naiz finkatzen lagundu nahi dugu.

Kasu ezbedinei egokitutako laguntza eta aholkularitza eskeintzen dugu.

Etapa berri honetan sor daitezkeen zalantzak argitzeko, MANTALA-SAREko kideek konpromisoa hartu dute bi orduko bi aholkularitza saio antolatzeko.

METODOLOGIA ETA ESKAERA PROZESUA

Saio hauen bitartez, gastronomiaren ordezkarien eta ekintzaile gazteen arteko komunikazio-bideak indartu nahi ditugu. 

Mantala-Sarean lankidetzan aritzen diren aholkulariak jardunean dauden profesionalak dira, eta haien kolaborazioa guztiz borondatezkoa da. Horregatik, aukera hau ahalik eta gehien aprobetxatzeko intentzioarekin, seriotasuna eta konpromisoa eskatuko zaie interesa azaltzen duten guztiei.

  1. URRATSA – ESKAERA-INPRIMAKIA

Interesdunek ondoren aurkituko duten estekaren bidez bete beharko dute eskaera inprimakia.

Mesedez, sartu eskatzailearen deskribapen zehatza, proiektuaren azalpena eta negozioaren profila, bai eta aholkularitzaren beharrak ere.

Halaber, hiru mentore aukeratu beharko dira, lehentasunaren arabera.

  1. URRATSA – AHOLKULARIAREN ESLEITZEA

Kasua ondo aztertu ondoren, eskatutako aholkularia esleituko da.

Kontuan izan, prozesu hau eskaerak jaso ahala gauzatuko dela. Proiektu bakoitzari eskura dagoen eta bere beharretara hobekien egokitzen den aholkularia esleituko zaio.

  1. URRATSA – SAIOAK ANTOLATZEA

Azken fase honetan, esleitutako aholkulariarekin harremanetan jarriko dugu eskatzailea.

Bi parteek bi orduko bi mentoria-saioak antolatzeko eta gauzatzeko datak adostuko dituzte.

GURE AHOLKULARIAK

Etorkizun oparoago eta ekosistema gastronomiko kohesionatuago baten alde lan egiten dugu.

Honengatik, Mantala-Sarea proiektu guztiz irekia da. Interesa eta prestakuntza egokia duen sektore gastronomikoko profesional orok parte hartu ahal izango du eskabide formal bat aurkeztuz.

Eguneratutako laguntza plataforma dinamikoa da, etengabe aldatzen ari den panorama baten beharretara egokitzeko prest.