Berriak

Mikel Zeberio gastronomo eta maisuari omenaldi beroa

Mikel Zeberio (Ataun, 1952) gastronomo eta 2018ko Gastronomia Sari Nazionalak omenaldi beroa jaso zuen urriaren 26an Tabakalerako LABe jatetxean, Mantalak eta AZ Gastronomiak, Aitzol Zugastiren gastronomia aholkularitza bulegoak, antolatuta.

Omenduak jakin gabe antolatu zen ekitaldia, honek jatetxera iritsi eta euskal gastronomiaren askotariko ordezkaritza oparoa topatzean “zerbaiten susmoa nuen” ziurtatu zuen. Hala balitz ere, harridura nabari zen Zeberioren aurpegian, eta nekez eutsi ahal izan zion emozioari bidaideek prestatutako “konplotarekin” topo egitean.

Bertaratutakoen artean sukaldari handiak zeuden, hala nola, Elena Arzak, Martín Berasategui, Pedro Subijana, Hilario Arbelaitz, Gorka Txapartegi, Pili Manterola, Ander Gonzalez, Beñat Ormaetxea, Segio Ortiz de Zárate, Iker Zabaleta eta Aitor Arregi, baita ekoizleak ere, esaterako, Miguel Zapiain, Amaia Arguiñano eta Demetrio Terradillos. Ez zen euskal kulturgintzako ordezkaririk ere falta izan, tartean Maddalen Lujambio, omenduari bertso batzuk eskaini zizkiona. Bertan izan ziren halaber  Marimar Churruca  (Euskal Gastronomi Akademia), Jesús Mari Ormaetxea (Idiazabalgo Gaztaren Kofradia) eta Iñaki Álava oeta Luisa López Basque Culinary Center-eko irakasleak.

Koktel paregabe baten ondoren, bertaratutako guztiek mahaiak partekatu zituzten afari bikain bat dastatzeko. Aurretik, Imanol Zubelzu (Mantalako koordinatzailea), Joxe Mari Aizega (Basque Culinary Centerreko zuzendaria) eta Bittor Oroz (Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordea) entzun zituzten.

Aizegak gogora ekarri zuen BCCren proiektu hasiberria definitzeko Zeberiorekin bildu zen aldia, eta nola jabetu zen gai horiek jorratzeko pertsona egokia aurkitu zuela, “gastronomiari buruz dena dakielako”. Izan ere, Zeberio entziklopedia bizia baita hango eta hemengo produktu eta sutegiei dagokienez.

Orozek ere pasadizoren bat kontatu nahi izan zuen, zehazki, Mikel Zeberioren gipuzkoar nazionalitatea aldarrikatzen duela, nahiz eta sailburuordea bezala ataundarra den, Bilborekin harreman estua baitu. Orozek dioenez, “jende guztiak norbait bere herrikoa izatea nahi duenean”, Zeberio bezalako pertsona maitatua den seinale da.

Koktela Basque Culinary Centerreko promozio ezberdinetako graduatuek prestatun zuten, hala nola Iñaki Tellería (Kuko Jatetxea), Javi Rivero y Gorka Rico (AMA taberna), Imanol Iraola (Sharma), Ander Rodríguez eta Rocío Maeso (Narru Jatetxea).

Afaria omenduarekin harremana duten ekoizle askoren produktuekin prestatutako oturuntza izan zen, besteak beste, Terrabuey, Bacalao Giraldo, Joselito urdaiazpikoa, Petramora, K5 Txakolina, Urbitarte Sagardoa edo Marques de Riscal. Su artean lanean, berriz, dream team bat aritu zen: Josean Merino (PerretxiCo), Aitor Elizegi (Bascook), Andoni Arrieta (Bacalao Giraldo), Juan Antonio Zaldua (Baserri Maitea) etaJorge Guijarro (La Brasería de Cuellar).

Ekitaldia solasaldi batekin amaitu zen. Aitzol Zugastik bertaratutako batzuk elkarrizketatu zituen pasadizo bat edo beste ateratzeko. Aitor Elizegik, Hilario Arbelaitzek eta Demetrio Terradillosek protagonistarekin partekatutako bizipen batzuk gogoratu zituzten, eta guztiek bat egin zuten Mikel Zeberioren balioan eta bera bezalako maisu gastronomoak izatearen garrantzian. Bukatzeko, omenduak lore sorta bat eta txapela jaso zituen Basque Culinary Centerreko ikasle ohi batzuen eskutik, egun beraien jatetxea zuzentzen dutenak.

Publikazio berriak

Laborategia
Sukaldea mahaia kolektiboa
Sukaldea
Sukaldea