Proiektuak

Pertsonak

Pertsonetara itzuli

Amaia Argiñano Ameztoy

Upategi kudeatzailea

Zarautz, 1986


Ingeniaritza tekniko mekanikoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean, eta gero goi mailako industrialari heldu zion. Amaitu ondoren, San Frantziskon ingelesa ikasteko egonaldia egin zuen.

Hurrengo urratsa: moto-lasterketen mundua. “Motoetan koordinatzaile postua hutsik geratu eta esperientzia hori hartu nahi nuen. Munduan bidaiatzeak motibatu egiten ninduen, eta lan egin ahala, telemetriko postu berria ikasi nuen, non eskuliburuen bidez erakutsi zidaten”. Horrela igaro zituen zazpi urte.

Izan ere, bere bizitza erronka bakoitzerako prestatu du Argiñanok beti. “Asko gustatzen zait ikastea, nire leloa izan da ikasitakoa norberaren ezagutzarako zela, eta zerbait maite badut, gozatu egiten dut eta motibatu egiten nau”, dio zarauztarrak. 

Hala, etxekoek bertan lan egitea nahi zuten, baina moto-lasterketen mundua oso presente zuen orduan: “‘K5’ upeltegitik agintea hartzea nahi zuten, baina beste motor-talde batzuen eskaintzak etorri zitzaizkidan. Aitaren taldea uzteak zer pentsatua ematen zidan arren, beste marka bat probatzea erabaki nuen, ‘nagusiaren alaba’ ez izateko”. Horretarako, lehiaketako ingeniari masterra egin zuen, hain justu. 


Ondoren, motoen munduko bere helburuak asebeteta, beste erronka batzuei heldu nahi izan zien. Horretarako, lehenik, etorkizunaz gogoeta egin zuen. Bigarrenik, bide berria aukeratu: naturarekin zerikusia zuen beste zaletasun baterantz jo: mahastizaintza. 

Hala ekin zion azken urtean berriz ikasteari, lasterketetan lanean ari zela oraindik: urrutiko mahastizaintzako eta ardogintzako enpresen zuzendaritzako masterra egin zuen Errioxako Unibertsitatean, hain zuzen ere. Ondoren ‘K5’ upeltegiko gerentzian sartu zen, 2019ko abenduan.

Txapelketetan egiten zituen bidaiekin, herri bakoitzaren sukaldaritzaz gozatu eta ikasi zuen. Honi etxean irakatsitakoa batu behar zaio. Izan ere, ‘Karlos Arguiñano’ hoteleko hainbat lekutan aritu da lanean: “Sukaldeko pintxea izan naiz, asteburuetan barran zerbitzari eta batez ere harreran. Horrela irakatsi digute etxean, batez ere nire amak”, azpimarratu du. 

Arguiñanok gaineratu duenez, horrek balioesten du bizitza: “Hamalau urte nituenetik hogeira arte, makina bat esperientzi galdu dut, eta ezin izan dut nire lagunekin gozatu”.


Txakolinak ostalaritzarekin duen harremanari dagokionez, gerente honek dio ibilbide luzea duela aurretik: “Beste produktu batzuei protagonismo handiagoa ematen zaie; baloratu egin behar dugu txakolina, eta profesionalak prestatu. Publikoak, oro har, ardo gisa ikusten du, baina berezitasunak baditu, oso markatuak, gainera, eta mahats minoritarioarekin eginak”.


Amaitzeko, ‘K5’ txakolindegiko erronkei begira jarri da Arguiñano: txakolinaren irudia indartzea dela dio xedea, besteak beste: “Guk liak zahartzen eta botilan lan egiten dugu, eta helburua da apustu egitea euskal gastronomiak duen ildotik produktu gehiago ateratzeko”.