Proiektuak

Pertsonak

Pertsonetara itzuli

Andoni Sarrategui

Txakolin-ekoizlea

Lasarte, 1969

‘Doniene Gorrondona’ upeltegia kudeatzen du Sarrategik beste hiru bazkiderekin batera, ‘Bizkaiko Txakolina’ Jatorri Deiturapean. Bakio herriko ekoizle honek zenbait txakoli egiten ditu ‘Hondarribi Zuri’ eta ‘Beltza’ mahatsez.

Kazetari ikasketak egin eta sei urtez lanean jardun ondoren, txakolinaren munduan lan egiteko aukera suertatu zitzaion lagun batzuen bitartez. Hala, hutsetik hasi zen Sarrategi, baina pixkanaka ikasi du ardoa egiteko erronkari eta lanbideari heltzen.

‘Hondarribi Zuri’ mahatsarekiko errrespetuz eta miresmenaz lan egiten du, bere potentziala landuz eta baloratuz, betidanik argi izan baitu mahats horrekin izan behar zuela.

Gainera, askatasun osoz landutako ardoak egiten ditu, teknika ezezagunak eta gutxi ikertutakoak erabilita. Esate baterako, txakolin mota batzuk produzitzen ditu inongo legamirik edo sulfitorik gabe. Muztioaren berezko nortasuna mantentzen duten ardoak dira, produktu libreagoak, hain zuzen ere.

Beraz, naturaltasunari eta tradizioari eutsiz egindako lana dugu honakoa: kriantzak, barrika kutsua duena, beltza eta ardo aparduna merkaturatzen dituzte.

Euskal Herriko sukaldaritzak duen ospea, prestakuntza, tradizioa eta abanguardia miresten ditu, baina dioenez, hori da bere sektorean falta dena.

Euskal gastronomiaren bertute horiek somelierrak duenarekin edo jangelan daudenekin konparatzen ditu, sektore horretan hutsune handia sumatzen baitu. Horrez gain, arrisku gutxi eta gabezia itzela dagoela dio. Bertako somelierren falta ere sumatzen du.

Mimoz eta Ilusioz egunero-egunero eraikitzen duen proiektua dugu ‘Doniene Gorrondona’ txakolindegia. Hogeita sei uzta bildu ostean, ondo bideratuta dute ekimena, etorkizunean ere euskal ardo zuri berezi hau egiten jarraitzeko.