‘Byra’ garagardotegia kudeatzen du, eta bertan 2014tik artisau-garagardoa sortzen du. Hainbat estilo lantzen ditu, hala nola Apa, Ipa edo Märzen. Bioteknologoa lanbidez, hamalau urtez aritu da sektore horretan lanean.
Ardoaren mundutik datorkigu Ibisate, izan ere, bere familiak Ribera del Dueroko ‘Arco de Curiel’ upategia dauka. Dena den, 2014an artisau-garagardoaren munduan murgildu zen bete-betean, aurreko hamarkadaren hasieran jaiotako ‘boom’ horrek animatuta.
Lokala ireki baino lehen, urtebete eman zuen ikertzen, ikasten, merkatua ikusten eta aztertzen sektorearen egoera Araban, Euskadin eta espainiar Estatuan. “Katalunia oso ispilu ona izan da informatzeko” dio Ibisatek.
Hala, hasieratik argi izan zuen kalitatezko produktua egin nahi zuela, ardogintzan bazela hori, baina ikusi zuen garagardoarenean falta zela. Bere produktua ostalaritzara egokitzeko moduari dagokionez, honakoa adierazi du: “Garagardoa oso lotuta dago ostalaritzarekin. Ardoari arreta jartzen diogu, baina artisau-produktu honi balioa ematea falta zaigu. Gure sektorean etengabeko lana dago kulturizatzen, gastronomian sar dadin eta jatetxeetako menuekin uztar dezaten. Horretan dihardugu etengabe, horri ez baitzaio garrantzirik eman”, azaldu du.
Etorkizunean ere “hazten” jarraituko duela iragarri du, eta jendea “animatuko” dela “probatzera”, Estatu eta nazioarte mailan hain zabala eta aberatsa den gure gastronomiarekin egiten duen bezala.