Proiektuak

Pertsonak

Pertsonetara itzuli

Fernando Remírez de Ganuza


Ardogilea

Meano, Nafarroa, 1950

Aurretik beste negozio batzuetan aritu arren, arabar Errioxako upategi bat kudeatzen du egun. Bertan 100 puntu lortu ahal izan ditu Robert Parkerren ‘The Wine Adovocate’ aldizkari ospetsuan. Zenbait ardo mota egiten ditu, gehienbat Tempranillo mahatsarekin. Baita Graziano, Viura edo Malvasíarekin ere. Ardoa egiteko zein kriantzarako patentatu diren prozesuak asmatu ditu.

Adinez heldu zela ekin zion ardoa egiteari. ‘Remirez de Ganuza’ upategia zuzentzen du 1989. urtetik. Upeltegi gazte honek ardo beltzak eta zuriak ekoizten ditu, eta bere mahastien antzinatasunagatik da berezia. Horietatik, soilik egiten du lan 30 urtetik gorako mahastietatik ateratako mahatsarekin.

Remirez de Ganuza “negoziatzailea” izan da, berari esatea gustatzen zaion bezala. Haragiaren, abelburuen edo etxeen alorrean egin du lan, hain zuzen ere. Domecqen lursailak erosteko aukerak ireki zion ardogintzaren munduan sartzeko bidea, eta soilik dibertitzeko grinarekin hasi zen.


Bere negozioetan jarraitu nahi bazuen ere, mundu honek erabat harrapatu zuen. Hala, 1989an ‘Remirez de Ganuza’ upategia zabaldu zuen, eta bi urteren buruan lehenengo ardoa merkaturatu.
Ezer jakin gabe, 33 urterekin hasi zen ekoizpenean, zehazki, eta bere bizitzan lanik egin ez duela dio, gustuko duena egin baitu beti. Era berean, ardoarekin lehen 15 urteetan dirurik ez dela irabazten adierazi du.


Sektoreari egin dizkion ekarpenen artean, honakoak: mahatsa hautatzeko mahaia, mahatsak zukuan garbitzeko sistema, mahats-burua mahats-lukutik bereizteko eta hainbat ardo ekoizteko mahaia, ‘Batonage’ sistema berria edo ‘trasnocho’ sistema: mahatsetik zukua ateratzeko sistema berritzailea.


Frantziako upelak dira ‘Remirez de Ganuza’ upategian gehien erabiltzen direnak, %85, zehazki. “Nire ardoak zahartzeko ahalmen gero eta hobea du, gero eta gehiago ikasten dugulako”.


Euskal gastronomiari dagokionez, “munduko onena” dela dio: “Jendea gauza dezentegatik mugitzen da, ondo bizitzeko, eta horrekin lotutako gauza bat ondo jatea da”.