Proiektuak

Pertsonak

Pertsonetara itzuli

Jesus Mari Ormaetxea Garlo

Idiazabal Jatorrizko Deituraren Gaztaren Kofradiako Maisu Handia

Ordizia,1949

Produktu zahar honen kofradiari lotuta dago Ormaetxea lehen egunetik.
Mundu osoan ibili da lanean, ‘Ampo’ balbulak ekoizten dituen enpresako zuzendari komertzial gisa. Jaioterriarekin lotura izateko elburuarekin sartu zen, esneki famatu honen elkartean.

Ormaetxeak azaldu duenez, Ordiziako Udalak babesten du gaztaren kofradia, eta 1912. urtetik darama azoka antolatzen urteko asteazken oro. Aizkorri mendiaren eta Aralar mendilerroaren artean dago herria, hain justu. Horregatik joan ohi dira baserritarrak produktuak saltzera: “Gazta eta arkumeak ekartzen zituzten garaia zenean, eta hirurogeita hamarreko hamarkadan hamalau errekadugileak ziren saltzera joaten zirenak Donostiara edo Gasteizera”.

Ordiziarrak produktu honek duen garrantziaz ari zaigu: “Gazta-usaina izan dugu bizitza osoan. 1904an, Euskal Jaietan, gazta-lehiaketa egin zuten. 60ko hamarkadan hura arautzen hasi ziren, eta 70eko hamarkadan epaimahaikide izan ziren Jose Maria Busca Isusi idazle eta kritikari gastronomikoa eta Euskal Sukaldaritza Berriko kideak. Hala eskuratu zuen behar zuen ospea”. Hori guztia betiere Ordiziako Udalak sustatuta.


Antolatzaileen artean, Antton Olano, Artur Itziar edo Faustino Etxebarrieta gogora ekarri ditu Ormaetxeak, gazta erdia enkantean jartzeko ideia eurei bururatu zitzaielako. Pixkanaka, ekitaldiak ospea lortu zuen, eta orduko alkate Kepa Kortari elkarte batek antolatzea proposatu zitzaion. Horrela sortu zen Idiazabalgo Jatorri Deituraren Gaztaren Cofradia, hain zuzen ere. Hasieran hamazazpi pertsonarekin ekin zioten, Donostiako Euskal Gastronomia Kofradiak eta Kantabriako Gaztaren Kofradiak babestuta 1990ean.

Bost urte geroago, gazta mozteko ekitaldia sortu zuten, ‘Le Beaujolais Nouveau’-ren ideia ispirazio gisa, hots, Frantzia osoak bere ardo botilarekin topa egiten duen ideia hura gogoan hartuta.  


Hori aski ez eta, beste jarduera garrantzitsu batzuk ere antolatzen dituzte, hala nola Ordiziako gaztaren biltzarra edo gazta-dastaketak. Baita jendearen aurrean gazta egin ere. Hala, produktu honen inguruko kultura transmititzen dute. “Interesatzen zaiguna da jendeak jakitea artzainaren atzean zer dagoen”, dio gipuzkoarrak.



Gastronomiarekin duten loturari dagokionez, “oso estua” da, betiere sukaldari batek lagunduta egiten baitituzte ekitaldiak.