Proiektuak

Pertsonak

Pertsonetara itzuli

Karmele Pikabea Etxabe

Euskaberreko kudeatzailea

Donostia, 1975

‘Euskaber’ ekimena kudeatzen du, 35 baserrik osatutako kooperatiba, baserrian modu duinean lan egiteko aukera ematen diona eta formatu ekologikoan arrautzak ekoizten dituzte.


Donostiarrak dioenez, “gure oiloak aske bizi dira guk diseinatutako baserri batean, oso modu lasaian. Artoa da pentsu garrantzitsuena. Hori guztia ekonomia zirkularra hobetzeko asmoz”.

Izan ere, Esteban Atxak sortu zuen ‘Euskaber’ sortzeko ideia, hain zuzen. Bera izan zen ideologoa beste baserri batzuekin batera hirurogeiko hamarkadan, oiloak aske bizi zitezen. Ondoren, ‘Eusko Label’ zigilupean egiteko aukera sortu zitzaien, eta hasierako hiru baserritarretatik hogeita hamar baino gehiagotara iritsi dira egun. Eredua sortu zuten han-hemenka ideiak hartuta eta Europako hainbat tokitako ustiategiak bisitatuta.


Gaur egun lan hori egiten ari diren baserrietan gazte ugari dago, bizitzeko modu horren aldeko apustua egin duten familiak, hain justu. ‘Euskaber’ ekimenak diru-sarrera berberak bermatzen dizkie guztiei.

Gastronomiarekin duen harremanari dagokionez, Pikabeak zera dio: “Erronka handia dugu, sukalde guztietan dagoelako arrautza. Bere garrantzia baloratu behar dugu eta gastronomikoki goraipatu”. Horri lotuta, ibilbide luzea duela aurretik ikusten du, ‘Mantala’ bezalako ekimenak tarteko, alegia, euskal gastronomia  bultzatzeko ezagutza-trukearen eta baterako sorkuntzaren bidez: “Ibilbide ona da ostalaritzara iristeko, orain arte ez baita behar bezala baloratu”, gaineratu du. 


Etorkizunari begira, donostiarrak adierazi du dibertsifikaziorantz aurrerapausoren bat ematen ari direla, “baina lehenik eta behin oso argi izan behar dugu gure filosofiarekin bat egin behar duela, guk ekoitzitako arrautzak bidezko prezioan saldu behar direla, baserritarrakin kunplituta. Eta helburu nagusiak lortu ondoren, hurrengo erronka proiektua egonkortzea izango da”.