Proiektuak

Pertsonak

Pertsonetara itzuli

MIGUEL ZAPIAIN GOÑI / ION ZAPIAIN ALUSTIZA

Enologoa / Komertziala eta kudeatzailea

Astigarraga, 1950 / Astigarraga, 1991

Aita-semeak Zapiain familiaren ondarearekin jarraitzen dute euren abizena daraman sagardotegian. XVI. mendetik sagardoari lotutako abizena dugu. Astigarragako upategia kudeatzen dute ‘sagardoaren sorlekua’ ere deitzen dioten herri honetan. 


Gaur egun sagardotegia dagoen baserri berean jaio zen Miguel Zapiain. Etxeko lanetan aritzen zen hasieran. Ondoren Valentziako Requena herrira jo zuen mahastizaintza eta enologia ikastera. Berak dioen bezala, “antzinako formulekin ikasi genuen, hiruko arrazoibide eta arauekin”.

Miguelen aitak, Nicolas Rosario Zapiain Agirregabiriak, sagardotegia sustatu zuen 1960. urte hasieran, eta egungo upategia egin. “Baserri handi eta indartsua zen, eta sagar zuku preziatua ekoizten zuten bertan. Gainera, behi-azienda edo baratzea geneukan, eta negozioa sagardoari begira jartzea erabaki zuen. 250 mila litro ekoizten ziren garai hartan”.


Miguelek komertzial eta teknika lanak egiten zituen orduan, eta ongi gogoan du 80ko hamarkadan botilaratzen zen champagne botilaren aldaketa. Ondoren, Asturiasko botila erabiltzetik nola pasa ziren hamarkada horren hasieran, gaur egunera iritsi arte.

Ion Zapiain familiaren tradizioari jarraitzen dion zazpi anaia-arrebetako bat da. Deusto Unibertsitatean administrazio- eta enpresa-mailan trebatu zen. Baita kudeaketa ikasteko enpresa-auditoretzan ere. Orainaz eta etorkizunaz hitz egiten du, gastronomiara begiratuta beti. Gaur egun bere sektorearekiko interesa ikusten du, produktua baloratzen duen publikoa, are gehiago atzean dagoen lana ikusten duenean. “Ostalaritzarekin maiteminduta gaude, eta gero eta ezagutza gehiago dugu”.

Biek uste dute beharrezkoa dela sektorea profesionalizatzea, non jatetxearen esperientzia hobetuko den edariaren kalitatea gainerakoekin bat baldin badator. Era berean, Zapiainen helburuak aski argi dituzte: atzerriko publikoarekin gehiago konektatu eta edari preziatu honen inguruko produktu berriak merkaturatu, munduan ezagutarazteko.