Proiektuak

Pertsonak

Pertsonetara itzuli

Roberto Ruiz de Arkaute

Ekoizpen ekologikoan nekazaritza ikertzailea

GASTEIZ, 1960

Gasteiztarrak Neiker-en lan egiten du ekoizpen ekologikoa areagotzeko esperientziak garatzen. Hain zuzen ere, institutu honek honakoa sustatzen du: euskal nekazaritza-elikagaien sektorearen lehiakortasuna hobetzen.

Nekazal-kimika ikasi zuen Gasteizen eta Murtzian amaitu zituen ikasketak. Han baratze ekologikoa ezagutu zuen 80ko hamarkadan, hain justu. “Ezagutza gutxi zegoen, baina interes handia”. Hala, nekazaritza mota horretan murgildu zen. Ondoren, landare-hobekuntzako gradu ondokoa egin zuen Zaragozan, eta bertan hasi zen ikertzen hazi mota berrien garapena.

Ruiz de Arkautek aldaketa handiak ezagutu ditu Arabako nekazaritzan. Gogora ekarri du, adibidez, 1990eko hamarkadan patata ereiteko landarea murriztu zela Europar Komunitatea sartu zenean. Izan ere, beste herrialde batzuetako patatak ereiteko irekiera gertatu zen, eta kooperatiba batzuek itxi egin behar izan zuten. “Hemen ez zen sektorea prestatu eta salmenta eta likidezia arazoak izan zituen. Orduko 5.000 hektareetatik, sektore eskas bat geratzen da orain”.


“Nekazaritza ondare handia dugu, baina bete beharreko araudiek mugatzen gaituzte, sektore konplexua da”, argitu du Ruiz de Arkautek. Faltan botatzen du jendea ez animatzea hazi ekologikoak egitera; zehazki. “Eskaera handia dago, ez dago asko, eta une bikaina litzateke horretarako, zereala une onean baitago Araban. Estatuko hektarea bakoitzeko zereal-produktibitaterik handiena dugu, Burgosekin batera”, dio.


Gasteitarrak azaldu duenez, FOPE ‘Ekoizpen ekologikoaren sustapena’ proiektua zabaltzeko proposamena badago. Eusko Jaurlaritzaren proiektua dugu honakoa, non hainbat agente inplikatuta dauden, tartean Neiker, Ekolurra -lehen ENEEK- eta beste batzuk ere. Xedea da zuzenean ostalaritzarekin ‘feedback’ izatea. 

Izan ere, dioenez, azken hartzaileak ere sartu dituzte bertan. Baita bilerak egin dituzte Basque Culinary Centerrekin, sukaldariekin edo okinekin ere. Inplikatuta dagoen sektore honekin lanean dihardute, hain zuzen ere: “Produktu alternatiboak bilatzen ditugu, eta soja-probak egiten ari gara, tofu, tempeh edo hanburgesa bihurtzeko. Horretarako, harremana dugu sektoreko enpresa espezializatuekin”.

Nahiz eta ikertzaile honen esanetan Neiker-en hainbat ikuspegi egon euskal gastronomiaren inguruan, bere ustez barazki desberdinak sustatu nahi ditu: “Esparru horretan kale, pak choi edo hainbat motatako errefauekin lan egiten ari gara; gastronomiarekiko lotura askotarikoa da, eta gero eta handiagoa”.

Hori gutxi balitz, amesten hasia zaigu Ruiz de Arkaute eta iragarri du ekologikoan ekoizteko gaitasunaren garapen handia. “Teknika eta ezagutza baditugu”. Orain hazkundea irrikatzen du. Baita ekoizleentzat errentagarria izatea eta kontsumitzailearentzat ekonomikoa ere. “Sektorean profesionaltasun handia dago, ez du hondakinik uzten, ez dugu ingurumena kutsatzen eta klima-aldaketa arintzen laguntzen dugu”.