Proiektuak

Pertsonak

Pertsonetara itzuli

Xabier Zabaleta Kortazar

Sukaldaria

EIBAR,1974

‘Aratz’ jatetxea kudeatzen du bere anaia Ikerrekin, bertako eta hurbileko produktuan oinarrituta. Era berean, ‘Jakitea’ sukaldarien elkarteko buru dugu. Bertan bere lokalak dituen balio berberak dituzte helburu.

“Autodidakta” dela dio, eta 16 urterekin jatetxe batean hasi zen lanean. “Lehen denboraldi horretan parrillan egindako elaborazioak, gisatuak eta abar egiten nituen. Barra pixka bat ere ukitu nuen nire anaia Aitorrekin batera”, dio enpresari honek.

Hainbat hausnarketaren ostean, 2009an pentsatu zuten beren sektore erraldoiak elkartu egin behar zuela. Horretarako, “garai hartan prentsan zeuden Mikel Corcuera, Josema Azpeitia, Pello García Amiano edo Edorta Agirre bezalako kritikoak bildu genituen”, gogoan du Zabaletak. Hutsune bat ikusten zuten, eta, horregatik, taldea sustatu zuten. 

Ondoren, hurrengo urratsa egin zen: elkartea sortu, sukaldariak batzeko, bertako sukaldaritzaren produktuari garrantzia emateko. “Sukaldaritza tradizionala oso zabala da: pintxoak, ehiza, barazkiak edo arraina, esaterako, eta ez genuen ulertzen honek guztiak nola ez zuen nik uste nuen bezalako zabalkunderik”. 


Azken hamabi urteotan une zailak bizi izan dituzte euskal gastronomian. “Irabazi-asmorik gabeko elkartea gara, ez dugu erakundeen laguntzarik eta ez diogu etorkizunari beldurrik, bokazioz egiten dugulako lan, eta ikusten dugu gero eta sari eta aintzatespen gehiago ditugula”, azpimarratu du argi eta garbi eibartarrak. 

‘Jakitea’ hogeita zazpi kidek osatzen dute, eta pixkana-pixkana kide gehiagok bat egin dute era naturalean. Orain, Bizkaira eta Arabara irekitzeko proiektua dute. “Interesatuta daudenak urteak daramatzate irekitzeko eskatzen; uste dut laster irekiko dugula, gogoz gaude eta gure pasiorako denbora izanez gero, etorkizuna ona eta beharrezkoa izango da”, adierazi du gogotsu. 


Honez gain, “‘goi mailako gastronomia’ deiturikoari” buruz kritika egin du Zabaletak: “Horrek berekin dakar eskoletatik irteten diren ikasleek tenplu horietara bakarrik joan nahi izatea, eta euskal gastronomia tradizionala alde batera uztea. Nire ustez, erakundeak mesede txikia egiten ari dira. Sukaldaritza horren defendatzaileak gara eta harro gaude horretaz, baina gure espazioa ere aldarrikatu behar dugu”.