Mapa Gastronomikoa

Arroz pastela

Gozogintza — Bilbo Handia

1.- Izena:

Arroz pastela.

2.- Antzinatasuna, tradizioa, eskarmentua:

Arroz pastela, Bilboko gozogintzako klabea, Bizkaian egunero gehien kontsumitzen den gozokietako bat da, nahiz eta, diotenez, kanpotik begiratuta oso zaila den ikustea. Gozoki honen jatorriari buruzko teoria asko daude. Bitxiena, nahiz eta errealitatearen antza pixka bat daukan, bere errezeta Filipinetara, Indietako ibilia egitera, joaten ziren arrantzale bilbotarrekin lotzen duena da. Hain zuzen, Filipinetan, antzeko pastel batzuk arroz-irinaz egiten zituzten. Errezeta hori Bilbora ekarrita, arroz-irinaren ordez gari-irina erabili zuten eta hortxe dago gozoki honen paradoxa: jatorrizko arroz pastel izenari eutsi diola, nahiz eta osagai hori ez daukan (eta beraz, arroz zaporerik ere ez dauka). Bitartean, beste batzuek diotenez, jatorriz, pastel hori egiteko, hostopil oinarri bat arrozesne krema lodi batez bete (arrozesnea bilbotarrek gehien estimatzen duten postreetako bat da), eta guztia beste hostopil geruza batez estaltzen zuten.

3.- Ezaugarriak:

Budin moduko pastela da eta tartaleta formako unitateetan aurkeztu ohi dute, baina tarta moduan ere egin daiteke, hostopil oinarri batekin edo gabe. Arrautzak azukrearekin batera irabiatzen dira, zuritu arte. Nahasketari pixkanaka gurin urtua, irina eta esne epela botatzen zaizkio, irabiatzeari utzi gabe. Molde batean edo hostopil ore baten gainean isurtzen da, eta labean sartzen da, mamitu arte. Gainaldeak gorri kolorea izan behar du, baina barrutik hezetsu geratu behar du.

4.- Osagaiak:

Esnea, irina, arrautzak eta azukrea (arrozik edo arroz irinik sekula ez). Kanela eta limoi-birrindura erantsi ohi zaizkio, norbere gustuaren arabera.

5.- Ekoizpen eremua:

Gosaltzeko jan ohi da eta Bizkaiko taberna, okindegi edo gozotegi gehienetan izaten dute arroz pastel hau (baita gurin-opilak ere). Beraz, ekoizpen bolumena handia da (nahiz eta nekez kalkula daitekeen).

6.- Argibide gehiago:

  • «Pastelerías y confiterías en Bilbao (1877-2008)». Olga Macías Muñoz. Aunia aldizkaria11. zk.

Bestelako produktuak