Mapa Gastronomikoa

Azpeitiko inaxioak

Gozogintza — Urola Kosta

1.- Izena:

Azpeitiko inaxioak.

2.- Antzinatasuna, tradizioa, eskarmentua:

Uranga Azpeitiko gozotegi historikoa da; gozogintzan mende batetik gorako esperientzia dauka. Clemente Egañak eta Nicolasa Otegik, 1902. urtearen bukaeran, likore eta ardo saltoki bat sortu zuten, Santo Domingo kalean (gaur egun Goiko Kale). Seme-alabek dendarekin jarraitu, eta haren jarduera zabaldu zuten: elikagai denda bihurtu zen. 1964an, plazako arkupeetan lokal bat irekita, gozotegia martxan jarri zuten. 1971n berriz aldatu zuten tokiz, gaur egungo kokalekua den Goiko Kalera, lehenengo denda sortu zuten tokiaren parera. Gaur egun, Egaña gozotegiak familia-denda izaten jarraitzen du.

3.- Ezaugarriak:

Javier Egañak 1968an sortu zituen inaxioak etxeko berezitasuna, baita Egaña gozotegiaren bereizgarria ere. Mazapan ore batez egindako pastelak dira. Orea egiteko, almendrak, azukrea, arrautzak eta gurina erabiltzen dira. Orea hostorezko tartaletetan jarri, almendra xerrak bota eta egosi egiten dira.

4.- Osagaiak:

Almendrak, azukrea, arrautzak eta gurina.

5.- Ekoizpen eremua:

Azpeitiko Egaña gozotegiak egiten duen berezitasun tradizionala. Kalitate handikoak direnez, herritik kanpo ere zabaldu da horien berri eta Loiolako basilikara eta Azpeitira joaten den jende askok bisitaren oroigarri gisa erosten dituzte.

Iturria:

  • Historia de la confitería y repostería vasca. José María Gorrotxategi Pikasarri. Sendoa arg., 1987

Bestelako produktuak