Mapa Gastronomikoa

Beasaingo martintxoak

Gozogintza — Goierri

1.- Izena:

Beasaingo martintxoak.

2.- Antzinatasuna, tradizioa, eskarmentua:

Ibañez familia gozogintza tradizio handikoa da. Ehun urtetik gorako esperientzia dauka eta ezagutza belaunaldiz belaunaldi transmititu dute. Julki gozotegia familia honen hirugarren belaunaldiarena da eta berezitasun nagusien artean aipagarrienak Beasaingo martintxoak eta Segurako tarta ezagunak dira.

Julki gozotegia herri jakin batekin lotutako gozokiak sortzen aitzindaria izan da. Horixe da martintxoaren kasua; Beasaingo pastela da, duela bi hamarkada sortua, herriko zaindaria den Loinazko San Martinen omenez. Horretarako, gozogintza tradizionaleko lehengaietan eta Beasaingo produktu adierazgarrienetan oinarritu ziren.

3.- Aintzatespenak eta ezaugarriak:

Pastel txikia da eta honela osatuta dago: ore hautsizko tartaleta bat eztiz zipriztindu eta gaztainez betetzen da, almendra pixka bat bota eta hori guztia txokolatez estaltzen da. Egunero egiten dituzte, artisau eran.

4.- Osagaiak:

Osagaiak aukeratzeko, herriko produktuak eta gozogintza tradizionaleko lehengaiak omendu nahi izan dituzte: gaztainondoak (iraganean, Beasaingo basoetan asko zeuden), txokolatea (herriko bagoi fabrikan eraikitako txokolatera edo tren-makina zaharrak irudikatzen ditu), eztia, almendrak, gari-irina, gurina eta azukrea.

5.- Ekoizpen eremua:

Julki gozotegiak (Beasain) egiten duen espezialitate tradizionala.

6.- Gaur egungo ekoizpena:

Gozotegian bakarrik saltzen dituzte.

Bestelako produktuak