Mapa Gastronomikoa

Erromes tarta

Gozogintza — Debagoiena

1.- Izena:

Erromes tarta.

2.- Antzinatasuna, tradizioa, eskarmentua:

Oñatin txokolatea eta gozokiak egiteko aspaldiko ohitura dago. Bertako artisau-gozoki ezagunenetakoa erromes tarta edo pastela da eta mende batetik gorako historia dauka. Félix Garaikoetxea gozogile oñatiarrak sortu zuen. Gaztetan Frantzian ikasia zen eta han ikasi zuen lanbidea. Oñatira itzultzean, XX. mendeko lehenengo urteetan, pastel erabat berria egitea erabaki zuen, bai aurkezpenari zegokionez, bai formulari zegokionez ere, eta erromes pastela deitu zion. Izena Euskal Herriko txoko guztietatik Arantzazuko santutegira abiatzen ziren eta garai hartan indartzen ari ziren erromesaldiekin lotuta dago.

Prudencio García oso gaztetan iritsi zen Gasteiztik Oñatira. Plazako arkupean zegoen Garaikoetxea kafetegian urte luzez lanean aritu ondoren, kafetegia itxi zutenean patentea erosi zuen eta bere kasa hasi zen. Hala sortu zuen P. García gozotegia. Zenbait hamarkadaz, gozogile bakar gisa jarraitu zuen, tarta egiten eta saltzen, jatorrizko errezetari leial eutsiz.

3.- Osagaiak:

Zaila da pastela egitea. Oinarrizko osagaiak hauek dira: mazapana, almendra, fruta konfitatua, azukrea, arrautzak, irina eta gurina.

4.- Ekoizpen eremua:

Tartaren marka eta errezeta Prudencio Garcíaren familiarena da, nahiz eta gozotegia duela urte asko itxi zuten.

5.- Argibide gehiago:

Iturria:

Historia de la confitería y repostería vasca, José María Gorrotxategi Pikasarri. Sendoa arg., 1987

Bestelako produktuak