Mapa Gastronomikoa

Galeperra

Ehiza — Araba

1.- Izena:

Galeperra / Coturnix coturnix.

2.- Ezaugarriak:

Hegazti mozkote txikia (16-19 cm), tonu arre eta hondar-antzekoak dauzka. Arrak egunez zein gauez egiten duen hiru silabako kantua erraz antzeman daiteke. Arrek lepo zuria daukate, aingura formako orban beltz batekin eta, papar horia, marra zuriekin. Emeek lepo zuria daukate, ondo formatutako aingurarik gabe eta, papar horia, orban arre edo beltzaxka askorekin.

Bere dieta begetalaren oinarria haziak eta belarra dira eta, horrez gain, ornogabeak jaten ditu. Galeperra hegazti bakartia da; araldian edo migrazio bidaiak egiten dituenean bakarrik egoten da taldean. Oso lurtarra da, ez zaio hegan egitea gustatzen, baita ezkutakorra ere.

Ugalketa zikloa apiril-maiatzean hasten da, hegaztiak Afrikako neguko kuarteletatik itzultzen direnean. Habia lurrean jartzen dute, landarediaren artean gordeta. Emeak sasoi bakoitzean (normalean maiatz-ekainean) 7-12 arrautza erruten ditu eta 18-21 egunez txitatzen ditu. Txitak nidifugoak eta goiztiarrak dira. Hala, jaio eta 20 egunera hegan egiteko gai dira.

3.- Habitata eta kokapena:

Gune irekietan bizi dira, normalean ez oso altuak, ez oso trinkoak ez diren belardietan (soroak, larreak, zelaiak), beti lur freskoetan. Beren populazio dinamika ez da oso ezaguna eta gorabeheratsua da; azken 20 urteetan Europako populazioaren % 30-60 asko murriztu dela dirudi.

Euskal Herrian, udan izaten dira. Lurralde atlantikoetan (Bizkaia eta Gipuzkoa) oso gutxi daude eta Arabako soro irekietan asko; batez ere, aldeko baldintzak dauden urteetan.

Udaren bukaeran, hazkuntza guneak uzten dituzte eta talde txikitan Saharaz hegoaldeko Afrikako neguko kuarteletara joaten dira. Orduan, eztei ondoko pasea (eta ehiza) gertatzen da. Penintsula Iberiarreko populazioez gain, Europaren erdialdeko eta hegoaldeko dozenaka mila galeper kanpotar igarotzen dira.

4.- Ehiza:

Espeziea debekualdi erdiaren garaikoa da; hau da, abuztutik irailera bitarteakoa. Garai horretan, ibilizko bakar-ehiza egiten da, txakur baten edo biren laguntzaz. Ehiztari gazteek eta txakurkumeek galeperrak ehizatuz ikasten dute.

5.- Sukaldaritza interesa:

Ehizako pieza zabalduenak dira. Udakoa negukoa baino preziatuagoa da, haragi gihartsuagoa daukalako. Baserrietan hazitakoak ere badaude, baina ez dira hain preziatuak.

Osorik prestatu ohi dira, modu askotara (beteta, egosita, erregosita eta abar).


E R R E Z E T A

SAGARREZ ETA FOIEZ BETETAKO GALEPERRAK

Lau pertsonentzako osagaiak

4 galeper, 80 gr hegazti-pate,

200 gr sagar, 209 gr tipul,

300 gr patata, 250 gr txahal haragi txikitu,

piperbeltza, gatza eta oliba-olioa.

Osagarriak:

Bakoitzaren gustu eta irudimenari.

Elaborazioa

  • Galeperraren kanpoaldea berrikusi eta lumak egotekotan kendu.
  • Galeperren barrualdea ondo garbitu.
  • Sagarra zuritu.
  • Sagarra brunoisean moztu.
  • Sagarra, txori-patea eta haragi xehatua bol batera gehitu, ondu eta nahastu ondo.
  • Galeperren barrualdea nahasketa horrekin bete.
  • Tipula eta patatak garbitu eta zuritu.
  • Tipula juliana eran moztu.
  • Patatak xaflatan moztu.
  • Zartagin batean, urreztatu patatak tipularekin batera.
  • Gehitu patatak eta tipula labe-erretilu koipeztatu batera.
  • Jarri galeperrak pataten eta tipularen gainean.
  • Ondu eta olio pixka bat gainetik gehitu.
  • Laberatu 200ÂșC-tan 20 minutuz.
  • Atera labetik eta zerbitzatu.

Bestelako produktuak