Mapa Gastronomikoa

Gardu-ziza

Mikologia — Donostialdea

1.- Izena:

Kardu-ziza / Pleurotus Eryngii.

Klasea: Basidiomycetes.

Azpiklasea: aphyllophoromycetes.

Ordena: poriales.

Familia: lentinaceae.

2.- Ezaugarriak:

Fruitu hankadunak dira eta txapela 4-10 cm-ko diametrokoa da, hasieran ganbila, gero lau-ganbila eta, azkenean, erdialde zapaldua daukate. Ale gazteen ertza konbolutua da, gero laua eta kanpora kurbatuaren artekoa izaten da, eta kolore berekoa edo argiagoa.Kutikula pixka bat pubeszentea da, ilaje trinkoduna eta ertz inguruan eskuamulatua, marroi beltzaxka edo beltz morexka. Orriak oso dekurrenteak dira, pixka bat bananduak, ezberdinak, lamelula tartekatuekin, heltzen direnean kolore zuriaren eta zuri-kremaxkaren edo krema-okrearen artekoa daukate, ertza osoa eta kolore berekoa da, baina, heltzen denean, krema edo marroi kolorekoa izaten da. Oina zurixka da, eszentrikoa edo albotikoa, batzuetan zentrala, 3-7 x 1-2 (2,5) cm-koa, motz samarra, laua, ilegabea, zilindrikoa edo sabelduna eta, askotan, okerra.

3.- Habitata:

Udaberritik udazken amaierara arte hazten da. Larreetan, lur zabaletan, landu gabeko lurretan eta bide zein errepideen hegietan agertzen da; beti ginbaildunetatik gertu, ahal dela, armiken edo Eryngium campestreen ondoan.

4.- Antzeko espezieak:

Beste barietate batzuekin nahas daiteke, adibidez: Nebrodensisarekin eta handiagoa eta argiagoa den Ferulaearekin.

5.- Sukaldaritza interesa:

Jaki bikain eta estimatua da. Haragi lodia, samurra eta zurixka dauka, zapore gozoa, eta usain atsegin baina eskasa.


E R R E Z E T A

GARDU-ZIZA HANBURGUESAK

Lau pertsonentzako osagaiak

500 gr gardu-ziza, 200 gr tipul, 6 gr baratxuri,

220gr irin, 50 gr arrautza, 100 gr tomate,

80 gr mozzarella-gazta (4 xafla), 4 letxuga-hosto,

oliba-olioa, gatza eta piper-beltza  

Osagarriak:

Bakoitzaren gustu eta irudimenari.

Elaborazioa

PERRETXIKO HANBURGESAK

  • Gardu-zizak sukaldeko paperarekin garbitu.
  • Tipula brunoisean moztu eta zartaginean gorritu.
  • Zizak brunoisean moztu eta zartaginera gehitu.
  • Ondu eta utzi 15 minutuz sukaldatzen.
  • Arrautza bol batean irabiatu eta irina, perretxikoak eta tipula gehitu.
  • Eragin, masa moduko bat sortu arte.
  • Masa 4 zatitan banatu eta hanburgesa formak eman.
  • Zartaginean prestatu, bi aldeetatik gorritu arte.

HANBURGESA MUNTATU.

  • Moztu ogi-opilak erditik.
  • Gurin pixka bat igurtzi barrualdean.
  • Gorritu zartaginean.
  • Moztu tomatea xerratan.

Bestelako produktuak