
1.- Izena:
Gurin-opilak.
2.- Antzinatasuna, tradizioa, eskarmentua:
Bilbotarren gozozaletasuna eta gozotegietan biltzeko ohitura ezagunak dira. Izatez, Bilbo gozotegia eta kafe dastaketa bateratu zituen lehenengo hiria izan zela diote. 1814an, Matossi eta Franconi suitzarrek Café Suizo ireki zuten Bilbon. Toki horrek kafetegi tradizionala gozotegi batekin konbinatu zuen eta ideiak arrakasta itzela izan zuenez, Espainiako hiriburuetan zabaltzen joan zen, jabe beren eskutik.
Segur aski Café Suizo izango da Bilboko pastel enblematikoenetako baten jatorria ere. Caféko opilak erditik ireki eta gurin kremaz igurzteko ideia izan zuenean, konturatu gabe Bilboko gozogintzako protagonista ukaezinetako bat sortu zuen.
3.- Ezaugarriak eta osagaiak:
Hauek dira gurin-opilen osagaiak opila egiteko: esnea, azukrea, gurin irabiatua, legamia, arrautzak, irina eta gatza. Gurin-krema egiteko, gurina, azukrea, ura eta banilla behar ditugu.
Hasteko, masa bat prestatu behar da, irin, esne eta legamiarekin. Altxatzen utzi, eta gainerako osagaiak erantsi behar zaizkio. Oratu eta berriz altxatzen uzten zaio. Opilak osatzen dira, arrautzez margotu, labean sartu eta, hozten direnean, prestatutako gurinez igurzten dira.
4.- Ekoizpen eremua:
Bilboko gozotegi tradizionalenetako batzuk (La Suiza, Arrese, Zuricalday, Don Manuel, eta abar) Bilboko gurin-opil onenen titulua lortzeko lehia litezke. Gustu kontua da. Segur aski, gaur egun, Bizkaiko artisau-gozotegi guztiek egingo dute Bilbotik kanpora ere ezagun bihurtu den produktu hori.
Argazkia:
Iturria:
- «Pastelerías y confiterías en Bilbao (1877-2008)». Olga Macías Muñoz.