Mapa Gastronomikoa

Haitz-usoa

Ehiza — Gipuzkoa

1.- Izena:

Haitz-usoa / Columba livia.

2.- Ezaugarriak:

Txolomaren antzeko neurria dauka, baina hark ez bezala, hegalak zeharkatzen dituzten bina zerrenda beltz dauzka, mokoan zeroma zuria eta ipurtxuntxur (isatsaren goiko aldea) zurixka, bizkarralde gris urdinxkarekin kontrastea egiten duena. Txolomarengandik etxe-usoa dator. Itxurari dagokionez, mota askotakoak izan daitezke uso horiek: basak, arreak, zuriak eta beltzak.

Sustraiz eta belarrez elikatzen dira nagusiki eta, batzuetan, ornogaberen bat harrapatzen dute. Normalean, habiak talde txikitan jartzen dituzte. Zuloetan, kobazuloetan eta pitzaduretan kokatzen dituzte habiak eta, han, urtean bizpahiru alditan erruten dituzte arrautzak. Aitak zein amak inkubatzen dituzte, 19 egunez. Kumeak nidikolak dira.

Ez dira oso taldekoiak; bakarrik, bikoteka edo talde txikitan ikusten ditugu. Zuhaitzetan gutxitan pausatzen dira. Elikagaiak harkaitzen erlaitzetan eta lurrean bilatzen dituzte.

3.- Habitata eta kokapena:

Soro irekietan eta basoetan jaten dute, baina habiak jartzeko itsaslabarrak eta barnealdeko harkaitzak hobesten dituzte.

Egoneko espeziea da, haitz-uso basatiak penintsula osoan eta Balearretan kokatuta daude, baina kopurua txikia da. Dena den, banaketa hori ez da oso argia, balitekeelako haitz-usotzat jotzen diren asko etxeko uso basatiak izatea. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Artzena eta Kantabria mendilerroen hegoaldeko haitzetan hazten da, baita itsaslabar eta kostaldeko uhartetxo batzuetan ere. Uso honen hibridazio eta etxekotze mailak espezie honen basatasuna oztopa dezake.

4.- Ehiza:

Ehiztarientzako ez da oso espezie interesgarria, baina ehizaki-kakoetan ohikoa da. Euskal Herrian, haitz-uso batzuk ibilizko bakar ehizan harrapa daitezke, edo txabolatik, abatarekin. Oro har, etxeko haitz-usoak harrapatzen dituzte. Nafarroan, adibidez, ehizatu daitezkeen bakarrak dira. Usategiak dauzkaten eraikinek inguruan tirorik egin ezin den segurtasun eremu bat izaten dute. Kontuz ibili beharra dago identifikazio markak dauzkaten uso mezulariei tirorik ez egiteko.

Ehiza garaiak debekualdi erdia (abuztu-iraila) eta debekurik ez dagoen garaia (urritik urtarrilera) barne hartzen ditu.

5.- Sukaldaritza interesa:

Haitz-usoa (pagausoa eta txoloma ere bai) oso pieza estimatua da, jateko oso goxoa delako; batez ere, Araban. Han, hegan doazela tiro eginez eta errondan harrapatzen dituzte. Egun batzuez aireztatzen utzi behar dira, haragia samur eta zaporetsu bilakatu arte. Araban, usoak prestatzeko modu eta errezeta asko daude, baina tradizioz Arabako Errioxako ardoarekin prestatu izan dira eta orain ere hala prestatzen dira.


E R R E Z E T A

HAITZ-USO ARROZ SALDATSUA

Lau pertsonentzako osagaiak

200 gr arroz, 1 haitz-uso, 30 gr piper-gorri,

30 gr tomate-birrindu, 50 gr ilar, 4 gr baratxuri,

azafraia, oliba-olioa eta gatza. 

Osagarriak:

Bakoitzaren gustu eta irudimenari.

Elaborazioa

  • Usoa zatitan moztu.
  • Baratxuriak brunoisean moztu.
  • Piperra brunoisean moztu.
  • Uso zatiak eta baratxuriak kazola batera gehitu eta urreztatu.
  • Piperra eta tomatea kazolara gehitu.
  • Ondoren, gehitu ilarrak, ura eta gatza.
  • Utzi egosten su baxuan, gutxi gorabehera 2 orduz.
  • Haragia samur dagoenean, gehitu arroza eta azafraia.
  • Igo sua eta utzi arroza 15 minutuz egosten.
  • Arroza samur dagoenean eta salda txikitu denean, kendu sutatik eta plateratu.

Bestelako produktuak