1.- Izena:
Ibarrako Piparrak.
2.- Antzinatasuna, tradizioa, eskarmentua:
Gipuzkoako toki batzuetan pipermina hazteko tradizio handia dago; aipagarriena, Ibarrako ibar ezaguna dago. Tolosaldeko herri txiki hori oso ezaguna da barazki haztegiengatik; bereziki, pipermin haztegiengatik. Han, Estatuko toki askotako baratzezain espezializatuak landarez hornitzen ziren. Pipermin horrek lortutako kalitate ospe mereziak jatorrian gehiago haztea eta prozesatzea ekarri du, baina, era berean, merkatuko pipermin askok «euskal» izena daramate, bere ezaugarri bakarretako bat ere bete ez arren. Aparteko produktu honek gero eta onarpen handiagoa dauka merkatuan, ez bakarrik plateren lagungarri gisa, baita aperitibo askoren oinarri gisa ere.
3.- Aintzatespenak:
1997an, Ibarrako piperminak Eusko Label bereizgarria lortu zuen, zeinak produktuaren jatorria, benetakotasuna eta kalitatea bermatzen dituen. Kalitatea fundazioak ekoizpen katea kontrolatzen eta gainbegiratzen du, merkatura Eusko Label etiketarekin iristen diren piperminen ezaugarriak ziurtatzeko eta bermatzeko helburuarekin.
4.- Ezaugarriak:
Pipermin honek azal fina, egitura samurra eta itxura mamitsua dauzka, eta 5-12 cm neurtzen du. Forma estua eta luzea dauka eta punta zorrotza eta pixka bat okertua. Berde horixka da, uniformea eta pixka bat distiratsua.
Apiril eta maiatza bitartean landatzen dira, ingurumena errespetatzen duten landaketa teknikak erabiliz. Eskuz biltzen dira, garapen puntu onenean daudenean, ekainetik urrira bitartean. Jarraian, kalitatearen eta neurriaren arabera sailkatzen dira eta ardo-ozpinarekin ontziratzen dira, baimendutako eta erregistratutako zentroetan. Kristalezko potetan ontziratuta saltzen dira, bertikalki jarrita.
5.- Osagaiak:
Fruituaren kalitatearen oinarrietako bat da ekoizleek bertako berezi barietateko hazi ziurtatu eta aukeratuak bakarrik erabiltzen dituztela. Fruitu lehorrak oso preziatuak dira frijituta jateko, baina interes handiena kristalezko potetan ardo-ozpinetan kontserbatzen diren fruituek eragiten dute. Zapore berezia eta leuna daukate. Pipermin samurra denez eta minetik ezer gutxi daukanez, otorduen aperitibo gisa edo horien lagungarri gisa prestatzeko oso egokia da.
6.- Ekoizpen eremua:
Bereziki Gipuzkoako Usurbil eta Ibarra herrietan ekoizten eta ontziratzen dituzte. Herri horietan, klima atlantikoa daukate eta horrek garatzeko baldintzarik onenak sortzen ditu: altitude txikia, tenperatura epelak eta hezetasun maila zein euri kopuru handia. Klima kontinentaleko eremuetan, uda bero eta lehorrak izaten dituztenetan, hazten diren barietate honetako piperrak minak izaten dira, baina gure lurraldeko klima leunean hazi, eta txikiagoak direnean biltzen direnak ez dira oso minak izaten.
Atari zabaleko soroetan ekoizten dira, neurri txikiko lursailetan. Eskuz hazi eta biltzen dira. Horretarako, eskulan handia behar da.
E R R E Z E T A
GILDA
Lau pertsonentzako osagaiak
300 gr pipar, 200 gr antxoa, 200 gr oliba,
ozpina eta oliba-olio birjina bakoitzaren gustura.
Osagarriak:
Bakoitzaren gustu eta irudimenari.
Elaborazioa
- Mozteko taula bat hartu eta, laban txiki batekin, piparren goiko aldea kendu.
- Ozpina duen ontzi batean gorde.
- Gilda muntatzeko, zotzetan hezurrik gabeko oliba, antxoa eta piparrak jarri behar dira, bakoitzak nahi duen moduan.
- Gilda guztiak plater batean jarri eta oliba-olioarekin gozotu