Mapa Gastronomikoa

Malko ilarra

Barazki-fruituak — Urola Kosta

1.- Izena:

Malko ilarra.

2.- Antzinatasuna, tradizioa, eskarmentua:

Ilarra munduan ezagunena eta gehien kontsumitua den lekaduna da, baita Lurrean gehien lantzen dena ere. Jatorriz Ekialde Hurbilekoa eta Asia Erdialdekoa da eta oso antzinatik erabili izan da. Hain zuzen, K.a. 7000. urteko aztarnategi arkeologikoetan ilarren hazien arrastoak aurkitu dituzte. Mundu osoan ilar mota ugari hazten dituzten arren, ohikoena ilar berde biribil eta azal finekoa da. Gipuzkoako kostaldean, Estatuko ilar ezagunenetako eta bakanenetako bat hazten da, malko ilarra. Oso txikia eta oso samurra denez, ez da biribila izatera iristen, eta bere izena tanta edo malko forma edukitzetik dator.

3.- Aintzatespenak:

Slow Food mugimenduaren Zaporearen Kutxa nazioarteko katalogoan jasota dago, Baluarte gisa aitortua. Izendapen hori bai animalia arraza eta landare barietate autoktonoak, bai ekoizpen teknika zaharrak, produktu bikainak eta horiek egiten diren tokiak babesteko proiektu zehatzei ematen zaie.

4.- Ezaugarriak:

Bertako ilar barietatea (Pissum sativum L.), Gipuzkoako kostaldeko klima baldintzetara egokitua. Urriaren 15etik otsailaren 15era landatzen da, eta otsailaren 15etik ekainaren 15era bitartean biltzen. Zurkaiztuta eta modu iraunkorrean hazten da, baratze-alor txikitan, sintesiko produktu kimikorik erabili gabe. Eskuz biltzen eta zuritzen dira, goizean goiz. Ondorengo neurketatik, hiru neurri ateratzen dira: malko ilarra, ilar handia eta ilar arrunta.

Malko ilarrak gure baratzetako produkturik estimatuenetakoa eta baloratuenetakoa dira. Jaki gozagarri txiki-txiki hau udaberrian iristen da Estatuko jatetxe onenetara eta gordin jaten da, bere zapore bikaina eta ukitu ia likidoa hautemateko. Epel ere jaten da, urdaiazpiko izpituarekin eta arrautza eskalfatuekin. Couliseran-konfitatuta, aperitibo gisa erabiltzen da, edo mota guztietako haragiez, foiez eta gaztez lagunduta.

5.- Ekoizpen eremua:

Malko ilarrak Getaria inguruko eta Gipuzkoako kostaldeko beste herri batzuetako ustiategi txikietan hazten dituzte. Itsasoa gertu egoteak malko ilarra hazteko mikroklima baldintza egokienak sortzen ditu: tenperatura epelak (12-18 ÂșC), giro hezea eta isolamendu ona.


E R R E Z E T A

MALKO ILARRAK ARRAUTZA LOREEKIN

Lau pertsonentzako osagaiak

800 gr ilar, 10 gr baratxuri, 140 gr tipul, 

75 gr urdaiazpiko serrano, 4 arrautza, 

oliba-olioa eta gatza.

Osagarriak:

Bakoitzaren gustu eta irudimenari.

Elaborazioa

  • Kazola batean ura berotu eta irakite-puntura heltzean ilarrak sartu, al dente gelditu arte.
  • Tipula, baratxuria eta urdaiazpikoa txikitu.
  • Zartagin batean, tipula eta baratxuria erregosi.
  • Gehitu urdaiazpikoa eta salteatu urreztatzen hasi arte.
  • Ilarrak al dente daudenean, zartaginera pasa eta gatzatu.
  • Arrautza bakoitza film-paper baten gainean kraskatu eta poltsa moduko bat egin.
  • Ura irakiten jarri eta arrautzak sartu.
  • Utzi arrautzak uretan 4 minutuz.
  • Uretatik atera.
  • Ilarrak plateraren oinarrian zerbitzatu eta jarri arrautza bat gainean.

Bestelako produktuak