1.- Izena:
Onddo zuria / Boletus edulis.
2.- Deskribapena eta ezaugarriak:
Fruitu hankadunak dira eta 10-20-30 cm-ko diametroko txapela daukate, hemisferikoa, gero ganbil-hedatua. Ertza irtena eta barnera kurbatua da. Kutikula distiratsua da, eguraldia hezea denean pixka bat likatsua, eta kafesne kolorekoa (ertza aldea argiagoa da); batzuetan, erabat zuria edo limoi kolorekoa. Hodi banangarriak, nahiko luzeak, askeak edo ia askeak, hasieran zuriak eta berehala hori-berdexka bihurtzen dira. Poroak biribilduak dira, tuboen kolore berekoak dira eta, ukitzean, ez dira aldatzen. Oina lodia da, sendoa, pixka bat sabelduna oinarri aldean, 5-12-18 x 3-6-9 cm-koa, kolore marroi argia edo txapelekoaren antzeko tonuduna izaten du, baina pixka bat argiagoa, eta sare zurixkez osatutako erretikula batez estalita egoten da, batez ere goiko aldea.
3.- Habitata:
Espezie oso kosmopolita eta arrunta da, udaren amaieratik udazken amaierara bitartean agertzen da, bai hostozabal basoetan, bai konifero basoetan.
4.- Antzeko espezieak:
Boletus aestivalisarekin nahas daiteke. Horren txapelaren kutikula kolore uniformekoa da eta, batzuetan, txapelaren kolore berekoa. Era berean, Tyilopilus felleus mikatzarekin nahas daiteke.
5.- Sukaldaritza interesa:
Jaki bikaina da. Haragia lodia, zuria eta aldagaitza da (zatitzean ez da kolorez aldatzen), kutikularen azpian tonu marroi-gorrixkak dauzka eta ukitu trinko eta samurrekoa da. Usain atsegina dauka eta zapore gozoa, hurrenaren antzekoa. Onddo bilatuenetakoa da.
E R R E Z E T A
BASERRI-ARRAUTZA ETA ONDDO ZURI NAHASKIA
Lau pertsonentzako osagaiak
500 gr onddo zuri, 2 gr baratxuri, 60 gr perrexil,
10 gr oliba-olio, 6 arrautz,
gatza eta piperbeltza bakoitzaren gustura
Elaborazioa
- Onddoak paper batekin garbitu.
- Brunoise-n moztu.
- Sartagin bero batean salteatu.
- Baratxuria frijitu eta perrexila moztu.
- Onddoekin nahastu.
- Arrautzak edukiontzi batean kraskatu, nahastu eta gatza eta piperbeltza gehitu.
- Onddoak arrautzen nahastera gehitu.
- Sartagina berotu eta olioa bota.
- Arrautza sartaginean jarri eta hau zirkuluak eginez loditu arte mugitu.