Mapa Gastronomikoa

Ori-baltzak

Gozogintza — Gernika-Bermeo

1.- Izena:

Ori-baltza.

2.- Antzinatasuna, tradizioa, eskarmentua:

1942an, Pedro Bidagurenek gozotegi eta elikagai denda bat ireki zuen, Gernika-Lumoko herriguneko kaleetako batean. Ireki zutenetik, herriak gerraostean bizi izan zituen urte zailen erdian, Bidaguren gozotegiko produktuen kalitatea eta zerbitzua nabarmenak izan ziren; izan ere, pastelez gain, kafea eta txokolatea ematen zituzten, jantokian zein terrazan.

1963an, Jai-Alai zesta frontoia inauguratu zutenean, bizkotxo etxeko ikur izatera iritsi den produktua jarri zuten salgai, hau da, ori-baltzak, eta, 47 urte hauetan, gernikar guztiez gain, mundu osoko turista asko ere gozarazi dituzte. Hamarkada hauetan, egur labea zeukan hasierako gozogintzako lantegia hainbat aldiz berritu dute, baina Bidaguren gozotegiak, gaur egun familiako hirugarren belaunaldiaren ardurapean dagoenak, gozoki bikain hauek egiten jarraitzen du eta, Gernika bisitatuz gero, oso zaila da tentazioari eustea.

3.- Ezaugarriak:

Gurinez betetako bizkotxo txikiak dira, txokolate zurizko (hori) edo txokolate esnedunezko (baltza) geruza batez estaliak. Etxeko beste berezitasunetako batzuk arroz pastelak eta bonboiak dira. Produktu guztiak artisau erara eginda daude.

4.- Osagaiak:

Esnea, irina, arrautzak, azukrea, gurina eta txokolatea.

5.- Ekoizpen eremua:

Bidaguren gozotegiak egiten duen berezitasun tradizionala. Gernika-Lumon dauzkaten bi lokaletan bakarrik saltzen dituzte.

6.- Argibide gehiago:

  • Bidaguren gozotegia. Juan Kaltzada Kalea 1 eta 21. Gernika-Lumo (Bizkaia)
Pastelería Bidaguren en Gernika - Actualidad Gastronomía Vasca

Bestelako produktuak