Mapa Gastronomikoa

Pazko opila

Gozogintza — Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

1.- Izena:

Pazko opila.

Aramaio, Gorozika, Elorrio, Zornotza, Durango eta Abadiñon, mokotza deitzen diote.

Zeanurin, morrokotea eta, Bermeo eta Busturian, paskopille.

Izpuran, morrodua eta Donostian morrokua.

Beran, adar-opila eta, Bortziriak zein Baztan eskualdeetan, aitatxi-opil o amatxi-opil.

Zerainen, arrautz-opila. Elosuan, kaapaxue, Oñatin eta Debagoienean, karapaixoa.

Arabako Lautadan, ronzapila edo ranzopila.

2.- Antzinatasuna, tradizioa, eskarmentua:

Garizuma tradizio handiko garaia da. Euskal Herrian erro sakonenak dituenetako bat eta gure herrietako askotan oraindik indarra duena semebitxi eta alababitxiei garizuma garaian opari goxo bat egitea da. Txorizoa eta arrautzak dauzkan ogi bat da eta aitabitxi eta amabitxiek alababitxiei eta semebitxiei oparitzen dizkiete urtero, garizuma garaian, ezkontzen diren arte.

Ohitura hori ez da Euskal Herrikoa bakarrik: Kataluniako mona, Gaztelako eta Andaluziako hornazoa eta Asturiasko bollu preñaua, bakoitza bere berezitasunekin, gure pazko opilaren parekoak dira.

Ikertzaileen arabera, errituzko ogi hauek jatorri paleokristaua daukate; antzinako nekazaritza gurtzetatik eratorriak eta mendebaldeko egutegian txertatutakoak dira. Erritu pagano nagusien artean, gure garizumaren garai berean izaten den udaberriko ekinokzio jaia nabarmentzen da. Garai horretan, mota askotako erritualak egiten dira, ogiari (ugalkortasunaren ikurra) eta arrautzari (biziaren hazia eta ziklo biologiko berri baten hasieraren ikurra) lotuta.

4.- Ezaugarriak:

Pazko opila barruan arrautza bat edo gehiago eta, askotan, txorizo puska bat daramatzan ogi bat da. Gaina arrautzaz bustitzen da eta azalean marrazkiak egiten zaizkio. Askotariko izen eta formak dauzka, eskualdearen arabera. Bataioko amabitxi eta aitabitxiek semebitxiei eta alababitxiei oparitzen dizkiete garizuma garaian eta familiako kide guztiek jaten dituzte.

5.- Osagaiak:

Osagaiak ogia, arrautzak eta txorizoa edo hestebeteak dira.

6.- Ekoizpen eremua:

Euskal Herri osoan ohikoa da, nahiz eta hainbat aldaera dauden. Okindegi eta gozotegietan egiten dituzte, garizuma inguruan bakarrik eta, normalean, enkarguz.

8.- Argibide gehiago:

Iturria:

  • Tierra y gentes: 75 temas vascos, Antxon Aguirre Sorondo. Ttarttalo argitaletxea.
Karapaixo, un pan de Debagoiena que anuncia la primavera - Feel Euskadi

Bestelako produktuak