1.- Izena:
Tomatea.
2.- Antzinatasuna, tradizioa, eskarmentua:
Euskal baserrietan hazitako tomateak oso ongi baloratuta daude kontsumitzaileen artean, zapore bikaina daukatelako eta oso mamitsuak direlako. Euskal Herrian hazten diren barietateak kontsumitzaileen gustura, klimaren berezitasunetara eta ustiategi txikietan era zainduan ekoiztera egokituta daude. Horren guztiaren emaitza oso ezaugarri estimatuak dauzkaten tomateak dira. Kontsumitzaileen erantzuna oso ona izan da eta, eskari handiari esker, gero eta nekazari gehiagok erabakitzen dute ekoizpen mota honetan aritzea.
3.- Aintzatespenak:
Eusko Labela daukan Euskal Tomatea bereizgarria 1997. urtean jaio zen, Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizten diren eta araudi zehatz batek ezarritako kalitate mailak betetzen dituzten kalitate handiko tomateak bereizteko. Kalitatea fundazioak, ikuskaritza eta kontrol prozesu jarraitu baten bitartez, ekoizpenetik merkaturatzera bitartean araudi hori betetzen dela ziurtatzen du.
4.- Ezaugarriak:
Tomate ildaskatu eta gorri-berdea da. Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratutako ustiategietan ekoitzia eta ontziratuta izan behar du.
Eusko Labelek barietate onenak aukeratzen ditu eta kalitate zein zapore azterketa zorrotz bat gainditzen dutenak bakarrik baimentzen ditu. Araudiak exijitzen duen gutxieneko azukre kontzentrazioak tomate honen ezaugarri bizi eta berezkoa ziurtatzen du.
Baratzeak merkatutik gertu daudenez, produktu hau heltze puntu onenean biltzen da eta merkatura zapore zein kalitate nabarmenagoekin iristen da. Bildu ondoren, aukeratu eta neurri homogeneokoak merkaturatzen da, Eusko Label-Kalitatea berme ziurtagiria daramaten etiketekin bereizita.
5.- Ekoizpen eremua:
Euskal gune atlantiko osoan hazten dute tomatea. Ekoizpenak ingurumena errespetatu behar du. Horretarako, ekoizpen teknika integratuak erabili behar dira.
E R R E Z E T A
TOMATE-ENTSALADA
Lau pertsonentzako osagaiak
400 gr de tomate, 150 gr de cebolla, 6 gr de ajo,
orégano, sal, aceite de oliva y vinagre balsámico.
Osagarriak:
Bakoitzaren gustu eta irudimenari.
Elaborazioa
- Lavar bien los tomates.
- Cortar los tomates en rodajas.
- Pelar los ajos y las cebollas.
- Picar ambos en una brunoise fina.
- Poner las verduras picadas sobre el tomate.
- Añadir orégano al gusto.
- Aliñar con sal, aceite de oliva y vinagre balsámico.