E R R E Z E T A
UDABERRIKO ZIZA RAVIOLIAK, TOMATE ETA PARMATAR-GAZTAREKIN
Lau pertsonentzako osagaiak
8 pasta-xafla, 120 gr udaberriko ziza, 150 gr tomate frijitu,
80 gr parmatar gazta, 30 gr oregano, oliba-olioa, ura eta gatza.
Osagarriak:
Bakoitzaren gustu eta irudimenari.
Elaborazioa
- Perretxikoak sukaldeko papera erabiliz garbitu.
- Perretxikoak brunoisean moztu.
- Oreganoa txikitu.
- Ontzi batean ura eta izotza jarri.
- Ura kazola batean jarri, eta irakiten hasten denean, pasta-xaflak egosi, fabrikatzailearen jarraibideei jarraituz.
- Ore-xaflak kazolatik atera eta ur hotzean sartu.
- Beste ontzi batean, tomate frijitua oreganoarekin nahastu eta utzi irakiten, zaporeak integra daitezen.
- Sutatik kendu.
- Gazta birrindu.
- Pasta-xaflak zabaldu eta jarri tomate-nahasketa eta gazta pixka bat bakoitzaren erdian.
- Ravioliak itxi, pastaren puntak erdirantz eramanez.
- Mahaikide bakoitzeko bi ravioli platereratu, oliba-olio pixka batekin zerbitzatuz.