1.- Izena:
Urduñako mantekadak.
2.- Antzinatasuna, tradizioa, eskarmentua:
Urduña historiaz betetako hiria da (eta, horretaz ari garela, Bizkaiko hiri bakarra da). Erdi Aroko kutsu nabarmena eta natur ingurune bakana dauzka. Sorreraz geroztik, merkataritzaren kontrolarekin lotuta egon da; bereziki, Gaztelako artilearenarekin, eta hiriaren oparotasuna eta garapena bertako merkataritza pribilegioekin lotuta egon dira. Tokiko saltoki gehienek Foruen plazan jarraitzen dute eta horietako batzuk historikoak dira, adibidez; Pantaleón de Larrea gozotegia (pasta eta malba zuri gozoki oso goxoak egiten ditu) eta Badillo gozotegia (duela hamarkada askotatik, Urduñako gozoki espezialitate ezagunena egiten dute).
3.- Ezaugarriak eta osagaiak:
Mantekadak pasta txikiak dira, madalenen eta Kantabriako sobaoen familiakoak, gosaltzeko edo askaltzeko jan ohi dira, baina eguneko edozein ordutarako egokiak dira.
Osagai sinpleak dauzkate: irina, arrautzak, azukrea, gurina eta legamia. Gurina azukrearekin batera irabiatzen da eta, irabiatzeari utzi gabe, arrautzen gorringoak eransten zaizkie. Gero, irina botatzen zaio eta, arrautzen zuringoak, elur-puntuan. Nahasketa horretatik sortzen den krema paperezko moldeetan isurtzen da eta labean sartzen dira, egin arte. Batere kontserbatzailerik botatzen ez zaienez, mantekadak egin eta denbora laburrera jan behar dira; izan ere, ukitu harrotua egun gutxiko epean galtzen dute. Badilloko mantekaden arrakastaren gakoa freskotasuna da, hain zuzen.
4.- Ekoizpen eremua:
Une honetan, Urduñan saltoki bakarra dago.