Proiektuak

GASTRO JAKITEA

Mantalak eta Jakitea elkarteak lankidetzan bultzatutako ekimena da, euskal errezeta-liburu tradizionala berreskuratu eta sustatzeko asmoarekin.

Honetarako espreski antolatzen diren ekitaldi desberdintean, Jakitea Elkartea osatzen duten sukaldeburuek beren gain hartzen dute antzinako errezeta horiek eguneratzeko erronka. Bide batez, jardunaldi hauetan parte hartzen dutenentzat plater berezi eta esklusiboak sortuz.

Helburu nagusia proposamen historikoetaz gozatzea da errezeta-liburu tradizional horri balioa ematen zaion bitartean. Euskal gastronomia garaikidea ulertzeko funtsezko pieza baita. 

Proiektu honen bidez, Mantalak bere kolaborazioa eskaintzen dio Jakitea elkarteari bere helburuak lortzen lagunduko dizkion ekitaldiak antolatzuz. Honela, euskal errezeta-liburu tradizionala berreskuratzeko eta gure kultura gastronomikoari balioa emateko bidea ireki nahi da. 

Egin diren ekitaldietan, izen oneko sukaldari euskaldun desberdinen eskutik aukera tradizionalak dastatu izateaz gain, plater berritzaileak azaldu dira ere. Hurbileko produktuan eta denboraldian oinarritutako proposamenez gain (kokotxak, txangurroa, txuleta…), klasikoen berrinterpretazioak ere aurkeztu dira, hala nola, onddo-kroketak, bakailaoa pil-pilean, porrusalda, sukalkia edota gateau basquearen bertsio modernoagoak.

gastro jakitea
gastro jakitea
gastro jakitea