Proiektuak

Pertsonak

Pertsonetara itzuli

Zuriñe García García

Sukaldaria

Barakaldo, 1980

Hamabi urte eman ditu sukaldari lanetan Galdakaoko ‘Andra Mari’ jatetxean. Michelin izarra izan duen Bizkaiko emakume bakarra da.


Galdakaoko Ostalaritza Eskolan ikasi zuen eta etxeotatik igaro da: Soriako ‘Alvargonzález’ Hotela eta Basauriko ‘Beitia’. Ikasketak amaituta, ‘Andra Mari’ jatetxean praktikak egin zituen. Horiek bukatutakoan, lanean jarraitzeko aukera eskaini zioten. “Garai hartan zeuden Josemi Olazabalaga, Jesus Ledesma, Igor Agirre, Eneko Atxa edo Angel Espinazo”, gogoan du bizkaitarrak.

Dena den, Garcia behe-behetik hasi zen: “Sarreretan eta postreetan lan egin nuen, eta geroxeago hasi nintzen gainerako partidak ukitzen”. Andoni Arrietaren irteeraren ondoren, Garciak lanean jarraitu zuen bertan. 2022an utzi zuen lan hura, hain zuzen: “22 urte egin nituen han. Etxea goitik behera ezagutzen nuen, zoko guztiak.  Asko ikasi dut eta horrek aurrera egiten lagundu dit. Jende askok irakatsi dit, zenbait saiotara joanez birziklatzen jakin dut, baita ezagutu ditudan sukaldari berriei esker, hala nola Beñat Uribarria, Sergio Ortiz de Zarate edo Álvaro Garrido ere”. Zalantzarik gabe, lan gogorra honakoa, autoexijentziaren eta etengabeko hobekuntzaren presiopekoa.


Orain etapa berri bati ekin dio, beste helburu batzuekin, gainera: “Deskonexio pixka bat nahi nuen eta 2022ko irailean emitituko den telebista saioan parte hartzeko aukera eskaini zidaten”. Era berean, gastronomia-aholkulari gisa ere dihardu, hazteko eta bere ogibidea eta bizitza pertsonala alabarekin uztartzeko, betiere ilusio berriek piztuta.


Euskal gastronomiari begira, Garciak honakoa dio: “Jendeak gauzak ondo egiteko kontzientzia du. Bizitzak azkarregi eramaten bagaitu ere, konturatu naiz sukaldaritza tradizionalera errotzen ari garela, eta nazioarteko sukaldaritza ere sartzen ari dela. Eta beldurra ematen dit  tartaren zati handia eramateak”.


Era berean, sukaldari honek azpimarratu du hemengo ekoizleek egiten duten lanaren merezimenduari balioa ematea “garrantzitsua” dela, “oso produktu ona” eskaintzen baitute.