Proiektuak

Euskal Gastronomiaren topaketa

Euskal Gastronomiaren Topaketa sektorea sendotzeko ekimen bat da, gogoetaren bidez eta etorkizuneko gakoak atzemanez, euskal gastronomiaren sektorea osatzen duten profesionalen arteko elkarrizketa baliaturik.

Euskal gastronomia elementu ugariz osatutako ekosistema bat da. Pieza askok osatzen duten motorra da, elkarri eragin eta elkarrekin ekiten diotenak.

Horrelako makina bat noizean behin olioztatu beharra dago, piezak estutu, piezak berritu, testuinguru berrietara egokitu eta helburu duen horretarako optimizatu; batzutan helburu bera ere birpentsatu eta norabidea ere aldatuz.

Eta horretarako antolatzen da topaketa hau, euskal gastronomiaren ekosistema osatzen duten piezak elkartu, elkar ezagutu, harremanak egonkortu, helburuak partekatu eta batik bat, motore beraren piezak direla barneratuz, norabide batean jarri.

XV-XVI. mendetan Euskal Herria mundu mailako erreferentea zen, itsasoa ulertu eta nabigatzeko punta puntako itsasontziak eraiki eta itsasgizonak atera ziren. Gaur egun mundua nolakoa den ulertzeko mugarriak euskaldunek jarri zituzten: munduari lehendabiziko bira, “tornaviaje”a, bale ehiza, nazioen arteko harremanak eta abar.

Euskal Herria itsasoari begira estrukturatutako jendarte bat zen, basoen ustiaketa, hornikuntzak, beste herriekin harreman komertzialak… Euskal Herria herri moderno, ireki eta berritzailea zen. Era berean beste nazioen begirunea zuen eta izen ona zuen.

Euskal Gastronomia ere puntu hortan dago. Mundu mailan ezaguna eta errespetatua da, baina Euskal Gastronomiaren itsasontzia haize berriak behar ditu, korronte berriak sortu, dinamika berriak eta guzti hau ekosistema olioztatzetik etorriko da eta lehen pausua topaketa hau litzateke. Jakin dezagun ekosistemaren parte garela eta guztiok batera lan eginez sortuko direla zerumuga berriak.

ESENTZIA

Gastronomiaren ikuspegi globalarekin, topaketa honek hausnartzeko, aztertzeko eta sortzeko giroa sortu nahi du. Sukaldarien, ekoizleen, ekintzaileen, industria gastronomikoaren eta inplikatutako erakundeen arteko lankidetza sustatzea. Gastronomiaren ikuspegi global eta inklusiboa lantzea, aniztasuna eta 360º-ko ikuspegia islatuz.

TESTUINGURUA

Sektorearekiko ardura-testuinguru honetan, bere bideragarritasunari lotutako jarduerak bultzatzeko, gidatzeko eta negozio eredu desberdinak laguntzeko lanean jarraitu beharra dago.

Etapa berri honetan, sukaldarien eta haien lan-taldeen inspirazioa eta motibazioa lantzea beharrezkoa da etorkizun hurbileko erronkei aurre egiteko, komunitate gastronomikoaren oinarriak sendotuz eta taldean lan eginez.

NOIZ ETA NON





Tokia: Getaria

Norentzat: Gastronomia sektoreko profesionalentzat. Sukaldari, ekoizle, adituak…

Hasiera: 10:00

Ekainaren 2an

PROGRAMA

10:00 AGURRA

EZTABAIDA ETA GOGOETA

Haize berrien garaia da, korronte eta dinamika berriak sortzeko unea. Hori guztia ekosistema egonkor honen berrikuntzaren bitartez etorriko da. Topaketa honek lehenengo urratsa izan nahi du, eta hauek dira urrats hori emateko prest dauden protagonistak.

10:00 Itsasoa gara

Eñaut Elorrieta

10:15 Erakundeen ongietorria

Amaia Barredo, Joxe Mari Aizega

10:25 Mantala: Euskal sukaldaritzatik sareak ehunduz, sukaldatzen, komunikatzen eta sortzen duen komunitatea

Imanol Zubelzu

10:30 Martín Berasategui: Mende erdi bikaintasunaren sutan, sukalde eta emozioen arteko bizitza

Martín Berasategui

11:00 Txingar eta marea artean: Itsasoa euskal parrillaren identitate gisa

Aitor Arregi

11:30 Hamaiketakoa zapore tradizionalarekin, 4 euskal saltsak

12:00 Itsasoko uztartzeak: Kostalde zaporeko joera likido berriak

Jon Ruiz (La Salve), Amaia Arguiñano (K5), Dani Lasa (Ama Brewery), Jon Zapiain. Moderatzen: Maialen Cano

12:20 Tik Tak: itsasoari eta euskal gastronomiari buruzko lau begirada, 10 minutu ikusmen bakoitzeko, zaporez beteriko kaptsulak

13:15 Bizitza osoa itsasoarekin baterak

14:00 Getariako azoka gastronomikoa: Itsasoko zaporeak portuan bertan

16:00 Amaiera

16:00 Amaiera

LAGUNTZAILEAK

‘Euskal Gastronomiaren Topaketa’ Basque Culinary Centerrek, Bisubi Fundazioak, Hazi Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak antolatu dute, eta hauen laguntza ere izan dute: Mahaia Kolektiboa, Jakitea, Euskal Gozogileak, Euskal Gastronomia Akademia, Gastronomia Kofradien Federazioa (Fecoga) eta Euro-Toques. Insalus eta La Salvek babesten dute, eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen du.