Proiektuak

Pertsonak

Pertsonetara itzuli

Natxo Beltran Heredia

Okina

Gasteiz, 1976

Autodidakta dugu ogi artisaua egiten Maeztun, Araban. Hainbat hausnarketa egin ondoren, erabaki zuen landa-eskualderako bidea hartzea eta lan tradizional bat berreskuratzea.



Zuzenbide ekonomikoa ikasi zuen Bilbon. Beltranek zenbait bizipen profesional izan zituen Madrilen eta Bartzelonan, aholkulari juridiko gisa multinazional batean. Baina azkenean landara itzultzea erabaki zuen Ana Montserrat bikotekidearekin batera, 

Arabar honek dioenez, “bizimodu berri bat” hasi zuten, Arabako Apodaka herrian igarotako haurtzaroa berreskuratzeko grinak bultzaturik. Hasieran, ogi artisaua egiten hasi ziren, ideia zehatzik gabe bazen ere. Baita nekazaritza ekologikodun baratzea ere.

Arabako Mendialdetik igaro ostean, gaur egun Maeztun bizi dira eurek nahi bezala. Bertan etxea eta negozioa partekatzeko proiektua sendotu dute, bizitzeko beste modu bat ardatz hartuta, gainera. Era berean, nekazaritzaren inguruko denda ere badute, eta mendiko produktuak eta produktu ekologikoak saltzen dituzte. Nolanahi ere, bere jarduera ekonomiko nagusia ogiaren produkzioan datza. Gainera, helburu dute ekoizle txikien sare bat sortzea.

Egiten dituzten ogi-motak artisauak eta ekologikoak dira, hain zuzen ere: “Pieza bakoitza eskuz eginikoa da. Hartzidura luzekoak eta ama-masakoak dira, eta irina nekazariek beraiek ehotzen dute harrian”. Hori gutxi balitz, antzinako gariak berreskuratu dituzte, esate baterako, aspaldi erabiltzeari utzitako Sabandoko gari gorria edo espelta-funtzioa egiten duen berreskuratutako zereala. Azken honek ingurunearekiko eta prozesuekiko oreka mantentzen du, gainera.

Gastronomiarekin duten harremanari dagokionez, ikusten dute beren produktua filosofia bera praktikatzen duten sukaldariek baloratzen dutela batez ere, nahiz eta gehiengoa ez izan, jatetxeetan “erosotasuna” baita nagusi gaur egun.


Honez gain, ostalaritza-establezimenduetan “ogi ona” kontsumitzearen falta sumatzen du, ardoaren kasuan bezala: “Produktu zintzo bat egitea da gure ardura, eta haiek baloratu eta harro egon behar dute beren mahaietan kalitatezko ogia jartzeaz, gure dietan oinarrizko elikagaia baita”.