Proiektuak

Pertsonak

Pertsonetara itzuli

Ana Roquero

Diseinatzaile industriala

Bilbo, 1963

Arte Ederretan eta diseinu industrialean hezia Ingalaterrako Kingston Unibertsitatean, ‘Cookplay’ markako CEOa da, alegia, mundu osoko jatetxeetako mahai onenetan dagoen baxera egiteaz arduratzen da.


Aitzindaria dugu Euskadiko diseinu industrialean. Bilbotarrak dioenez, “Diseinu-enpresak sortzen lagundu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak beka batzuen bidez, kontsumo-ondasunak sortzeko, hala nola etxetresna elektrikoak, medikuntza-aparatuak, aulkiak, bulegoko altzariak edo seriean egin zitekeen edozein elementu”.

Diseinu-aholkularitzako hainbat proiektutan lan egin zuen, eta, hala, ‘Fagor’ enpresako proiektuak egin zituen etxetresna elektrikoen linea berriekin. Baita ‘BH’ muskulazio-makinak sortu edo ‘Irizar’ autobusetan bidaia atsegina izan zedin akaberak diseinatu ere. Madrilen edo Bartzelona ere aritu zen beste ekimen batzuetan lanean. Hori guztia ‘design thinking’ delakoan oinarrituta zegoen, eta horren berri ematen laguntzen zuen, bai eta argazki onen laguntzaz edo azoka espezializatuetako stand berritzaileekin ere. “Jarduera guztiz berria izan zen dena garai hartan”, Roquerok dioenez.


‘Cookplay’ markak definitzen duen moduari dagokionez, honakoa dio bilbotarrak: “Grina handiz bizi dut ofizioa, nire lana diseinatzen jarraitzen dut, eta 2008ko krisia igarota, ausartu egin nintzen. Merkatuan beharra zegoela ikusi nuen, eta ausardia izan nuen, horiek ekoizteko ere bai”. Une hartan Ferran Adrià puri-purian zegoen. “Sukaldean sormena bazegoen, eta pentsatu nuen baxera euskarriak egon behar zirela horretarako”. Hala sortu zen marka 2013an.

Hasiera horiek bidaiez josita eta ikasketa handikoak izan ziren, beti izaera abangoardista zuela. “Material ekologiko eta jasangarriak erabili nahi genituen eta portzelanarekin hasi ginen. Mineral nahasketa onena da, tenperatura handiagoan egosten da, kalitate handiagoa du eta puruena da”, azaldu du. 


Batez ere oso eskertuta dago merkatuak nola onartu zuen ikusita. Izan ere, Juan Mari Arzak, Eneko Atxa, Roca anaiak eta Martín Berasategui sukaldari handiek, besteak beste, babesa eman zioten. “Arrakasta handia izan zen, eta bigarren bilduma material berarekin egin nuen”.

Etengabeko bilakaera horretan, Japonian azukre-kanabera zuntzarekin baxera egiteko teknika ikasi zuen, eta 2019an catering eta ekitalditarako lerroari ekin zion. “Kasualitatea izan zen une hartan egokitu izana”, dio. Gaur egun kolektibitate, egoitza eta ospitaleetarako diseinatzen ari da, hain justu.

Munduan esportazioari leial, Frantzian, Italian, Australian edo Karibea bezalako merkatuetan lanean dihardu. Zortzi pertsonako talde txikia gidatzen du, hain zuzen ere, eta komertzial edo diseinu eta ekoizpena bere enpresatik kanpo garatzen ditu. “Librea eta arina izan nahi dut”, zehaztu du.


Etorkizunera begira dugu beti Roquero: materiala aldatuko dela dio, ekologikoak sartuko baitira, take away-rako joera, eta jatetxeak esperientzia handia bizitzeko izango dira: “Sukaldariek diseinuaren bidetik jo dute eta emozio berriak pasatzen ari dira espazio gastronomikoetan”.


Helburu berrien artean, mahai-tresnak merkaturatzea da erronka, eta etorkizunean mahaia bukatzea, kopak diseinatu ondoren.