1.- Izena:
Derioko zerba nanoa.
2.- Antzinatasuna, tradizioa, eskarmentua:
Uribeko (Bizkaia) bailaren ezaugarri geografiko pribilegiatuek hainbat mendez eskualde horretako ekonomiaren oinarria izan zen barazki ekoizpena faboratzen dute; hain zuzen ere, eremu lau zabalak daude, erreka askok bustiak, eta klima epela da, itsas kutsukoa. Inguru horretako nekazariek gehien estimatzen duten produktuetako bat ezaugarri organoleptiko bikainak dauzkan zerba txiki barietate bat da. Azken urteetan, tokiko uzta izatetik, jatetxe ospetsuenen kartan egotera pasatu da.
3.- Aintzatespenak:
Derioko zerba nanoa bioaniztasunaren aldeko Slow Food mugimenduak kudeatzen duen Zaporearen Kutxaren parte da.Zaporearen Kutxak arraza bakanak berpizten ditu eta lurrak ematen dituen elikagaien berezko balioa sustatzen.
4.- Ezaugarriak:
Bertako barietatea da, txikia eta baratze-alor txikitan hazten da urte osoan, zenbait txandatan. 20 cm inguruko luzerara iristen denean biltzen da. Eskuz bildu eta aukeratzen dituzte, artisau-eran.
Organoleptikoki, zapore gozo bereizgarria daukate, kutsu mikatzarekin. Zapore fina daukate eta al dente ukitua. Modu askotara prestatzen dira: entsaladetarako, menestretarako, zukututa, hornigai gisa, etab.
Beta vulgaris L. var. cicla (L) (Ez daukagu barietate horri buruzko datu gehiago)
5.- Ekoizpen eremua:
Bizkaian, Derio inguruko (Uribe eskualdea) eta Markina-Xemeingo ustiategi txikitan hazten dituzte. Komertzialki Getarian eta Astigarragan (Gipuzkoa) ekoizten dituzte.
E R R E Z E T A
ZERBAK EUSKAL ERARA
Lau pertsonentzako osagaiak
800 gr zerba, 30 gr patata,
200 gr Idiazabal-gazta, 15 gr baratxuri,
2 arrautz, gatza, irina eta oliba eta ekilore-olioa.
Osagarriak:
Bakoitzaren gustu eta irudimenari.
Elaborazioa
- Patatak garbitu eta zuritu, eta zati handietan moztu.
- Orri-mamiak hostoetatik bereizi eta biak garbitu.
- Orri-mamiak laukizuzen forman eta hostoak tiretan moztu.
- Ura irakiten jarri eta sartu patata zatiak.
- 10 minutu igaro ondoren, gehitu orri-mamiak eta eduki sutan beste 10 minutuz.
- Sartu moztutako zerba tirak, utzi egosten beste 3 minutuz eta kendu sutatik.
- Xukatu, egosteko erabilitako 2 koilarakada ur erreserbatuz.
- Bi plateretan, irina eta arrautzak prestatu.
- Zatitu gazta eta bildu zati bakoitza bi orri-mamiekin (erdian gera dadin, eta bi aldeetan orri-mamiak)
- Plater batean sukaldeko-papera jarri.
- Olioa 180ÂșC-ra iristen denean, orri-mamiak irinetik eta arrautzatik pasa, frijitu eta plateraren gainean jarri.
- Baratxuria xafletan moztu.
- Beste zartagin batean, gehitu oliba-olio pixka bat eta erregosi baratxuria.
- Zerba tirak salteatu.
- Gehitu patata eta egosteko ura eta zuzendu gatza.
- Zerba tirak zerbitzatu, patatekin eta orri-mamiekin batera.